Burma Road txapelketa Joxe Manuel "Ikutza"-ren omenez

Erredakzioa 2022ko ots. 12a, 14:24

Omenaldi eguna dute gaur Aitzaga Elkarteko kide eta dardozaleek. Gaurko egunez, otsailak 12, egingo zituen Joxe Manuel "Ikutza"k 54 urte beteko zituen, joan zen urtean moto istripuz hil ez balitz. Gogoan dute gaur hainbat eta hainbat lagunek.

Goizean, Burma Road txapelketa osatu dute hainbat eta hainbat usurbildar zein inguruko dardozalek. Ia bi ordu iraun duen txapelketaren ostetik, lau irabazle atera dituzte, tartean usurbildar bat. Ondoren, omenaldi berezia egin diote Joxe Manuel "Ikutza"-ri.