Koronabirusa

Eguneko hamar kasu berri baino gutxiago eta 1902,35eko intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2022ko ots. 14a, 13:04

Azken bi hilabeteotako 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia baxuena izatera itzuli da Usurbil, 1902,35ekoa hain zuzen. Eguneko hamar kasu berri baino gutxiago zenbatzen ari da Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila udalerri honetan.

Koronabirusaren intzidentzia murrizten doa modu argian, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak astelehen honetan, otsailaren 14an kaleratu dituen azken datuek berretsi dutenez. 100.000 biztanleko 14 eguneko covid19aren intzidentzia 1902,35eraino murriztu da. Duela bi hilabetetik ez zen antzeko erregistrorik. Abenduaren 15ean 1886,49ko intzidentziaren berri eman zuen Osasun Sailak, 2029,17ko intzidentzia zuen koronabirusak hilaren 19an.

Eguneroko kasu berrien agerraldiei dagokienez ere beherakada sumatzen da. Otsailaren 5az geroztik eguneko hamar kasu baino gutxiago zenbatu ditu Osasun Sailak udalerri honetan; azken egunotan, bosna kasu otsailaren 10 eta 11n, 6 hilaren 12an eta bakarra azken 24 orduotan. 

Hilabete hasieratik, otsaileko lehen hamahiru egunetan 90 covid19 kasu berri zenbatu ditu Osasun Sailak udalerri honetan. Urtarrila osoan 681 izan ziren, inoizko gehien.


Kasu berriak
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 3.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.
Azaroak 7: 0.
Azaroak 8: 0.
Azaroak 9: 0.
Azaroak 10: 2.
Azaroak 11: 1.
Azaroak 12: 3.
Azaroak 13: 3.
Azaroak 14: 0.
Azaroak 15: 0.
Azaroak 16: 4.
Azaroak 17: 14.
Azaroak 18: 7.
Azaroak 19: 3.
Azaroak 20: 7.
Azaroak 21: 3.
Azaroak 22: 6.
Azaroak 23: 10.
Azaroak 24: 7.
Azaroak 25: 8.
Azaroak 26: 7.
Azaroak 27: 2.
Azaroak 28: 4.
Azaroak 29: 5.
Azaroak 30: 9.
Abenduak 1: 11.
Abenduak 2: 11.
Abenduak 3: 6.
Abenduak 4: 7.
Abenduak 5: 0.
Abenduak 6: 4.
Abenduak 7: 7.
Abenduak 8: 9.
Abenduak 9: 9.
Abenduak 10: 18.
Abenduak 11: 3.
Abenduak 12: 9.
Abenduak 13: 6.
Abenduak 14: 25.
Abenduak 15: 5.
Abenduak 16: 7.
Abenduak 17: 11.
Abenduak 18: 3.
Abenduak 19: 12.
Abenduak 20: 6.
Abenduak 21: 13.
Abenduak 22: 16.
Abenduak 23: 16.
Abenduak 24: 24.
Abenduak 25: 6.
Abenduak 26: 28.
Abenduak 27: 13.
Abenduak 28: 20.
Abenduak 29: 31.
Abenduak 30: 18.
Abenduak 31: 32.
Urtarrilak 1: 24.
Urtarrilak 2: 18.
Urtarrilak 3: 9.
Urtarrilak 4: 19.
Urtarrilak 5: 33.
Urtarrilak 6: 33.
Urtarrilak 7: 22.
Urtarrilak 8: 35.
Urtarrilak 9: 23.
Urtarrilak 10: 27.
Urtarrilak 11: 23.
Urtarrilak 12: 36.
Urtarrilak 13: 28.
Urtarrilak 14: 29.
Urtarrilak 15: 24.
Urtarrilak 16: 9.
Urtarrilak 17: 13.
Urtarrilak 18: 19.
Urtarrilak 19: 19.
Urtarrilak 20: 22.
Urtarrilak 21: 14.
Urtarrilak 22: 21.
Urtarrilak 23: 11.
Urtarrilak 24: 24.
Urtarrilak 25: 23.
Urtarrilak 26: 22.
Urtarrilak 27: 21.
Urtarrilak 28: 28.
Urtarrilak 29: 16.
Urtarrilak 30: 20.
Urtarrilak 31: 16.
Otsailak 1: 14.
Otsailak 2: 15.
Otsailak 3: 15.
Otsailak 4: 14.
Otsailak 5: 9.
Otsailak 6: 6.
Otsailak 7: 7.
Otsailak 8: 6.
Otsailak 9: 1.
Otsailak 10: 5.
Otsailak 11: 5.
Otsailak 12: 6.
Otsailak 13: 1.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.
Otsailak 2: 4232,72.
Otsailak 6: 3852,25.
Otsailak 9: 2980,34.
Otsailak 13: 1902,35.

2.000tik beherako intzidentzia Buruntzaldean
Kasu berrien agerraldian eta intzidentzian beherakada sumatzen da, nahiz intzidentzia eta kasu berrien kopuruak altua izaten segi. Lasarte-Usurbil osasun eremuan 1462,90ean da intzidentzia (otsailaren 10ean 2181,19an zen). Eremu gorrian da. Azken astean, 124 kasu berri antzeman dituzte zonalde honetan. Eremu gorrian den Buruntzaldeko udalerriek 2.000tik beherako intzidentzia dute egun:
-Andoain: 1814,79 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,58. Azken 7 egunetan 94 kasu). 
-Astigarraga: 1902,91 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,45. Azken 7 egunetan 42 kasu). 
-Hernani: 1674,62 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,58. Azken 7 egunetan 136 kasu). 
-Lasarte-Oria: 1375,69 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,51. Azken 7 egunetan 91 kasu).
-Urnieta: 1497,83 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,49. Azken 7 egunetan 31 kasu). 
-Usurbil: 1902,35 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,49. Azken 7 egunetan 31 kasu).  

2.000ko intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorrian segitzen duen Gipuzkoan azken 24 orduotan 1515,01ean zen (2130,17an otsailaren 10ean) 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. Azken 7 egunotan 3.751 kasu berri zenbatu dituzte. Udalerri ia guztiak eremu gorrian ditu Gipuzkoak, eremu berdera igaro diren lau udalerri izan ezik. 

Azken 24 orduotan 688 kasu eta azken aste osoan 10.421 (14.943 otsailaren 6tik otsailaren 9ra) kasu detektatu dituzte EAE-n. Positibotasuna %18,4koa da (%20,8koa otsailaren 10ean). 1.956,98tik 1.393,32ra murriztu da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 81etik 76ra murriztu da ZIU-n dauden herritarren kopurua, 375etik 374ra ospitaleratu kopurua. 108 pertsona hil dira azken astean EAE-n.

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.69koa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19