Naturak ahozkotasunean utzitako arrastoa hizpide izango duen hitzaldia antolatu du Usurbilgo Udalak, ostegunerako, otsailak 17. "Euskara eta natura txirikordatzen direnean" izeneko saioan "euskal gizarteak naturarekin izan duen harremanak utzitako ahozko ondarea" jorratuko dute bi hizlariek, Iñaki Sanz-Azkuek eta Eñaut Agirrek. "Kondairak, ezagutza, sinismenak, ipuinak, kultura...".
Saioa bitan zatitua egongo da. Lehenengoa, "naturak ahozkotasunean utzi duen arrastoan oinarrituko da". "ipuinak, kondairak, ezagutza, sinesmenak, kultura... eta ondoren, argitaratu berri den liburuaren aurkezpen txikia egingo da. Eta hitzaldia bukatuta, bertaratutakoekin lasai-lasai solasaldia egiteko tartea ere izango da: galdera eta erantzunak, aipamenak...".
Antolakuntzak hasiera batean Potxoenean izango zela iragarri arren, hitzaldia Sutegiko auditorioan egingo dela ohartarazi du. Otsailaren 17an, arratsaldeko 19:00etan hasita.
Hizlariek berriki gai honi buruzko "Gure faunari eta florari begira" liburua argitaratu dute. Urumea bailaran kokatua dagoen argitalpenean parte hartu dute Dobera Hernaniko euskara elkarteak eta Aranzadi zientzia elkarteak.
Hitzaldia
Izenburua: "Euskara eta natura txirikordatzen direnean".
Hizlariak: Iñaki Sanz-Azkue eta Eñaut Agirre.
Eguna: otsailak 17, osteguna.
Ordua: 19:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sarrera: doan.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.