Urte berri honi begirako ekintza plana eta helburuak aurkezteko jardunaldia antolatu du Beterri Saretuz-ek ostegunerako, otsailak 17, 09:30-12:00 artean Sutegin.
Beterri-Buruntza eskualdeko hainbat enpresa eta eragileren ekimenez Beterri Saretuz programa 2019an jarri zuten martxan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko departamentuak eta Beterri-Buruntza Udalek lagunduta. Eta helburu honekin; parte hartzean oinarrituriko enpresen ekosistema bat, sare bat sortzeko. "Ekonomia sozial eta eraldatzailearen oinarrietako bat izanik, hori gabe nekez lortu liteke proiektu batek lurraldean eragitea. Baina horretarako oso lagungarria da eragile, erakunde eta enpresek osaturiko ekosistema bat sortzea".
Iaz egitauratze eta beharrak asetzeko hainbat saio egin zituzten. 2021eko dinamiken errepasoa albiste honi atxikitako bideoan jaso du Beterri Saretuz-ek.
Izen ematea online
Sarea egituratu eta interkooperazio praktikak martxan jartzea, sareko kideen artean dekalogo bat osatu edota esperientzien trukatzeei jarraipena ematea, hortxe urte berrirako erronka nagusiak.
"Eskualdeko enpresa eta eragileen arteko ekosisteman parte hartu nahi duzu? Zatoz!", luzatu dute gonbita. Hitzordurako izena esteka honetan eman daiteke jada: Beterri Saretuz