Koronabirusa

1284,08raino murriztu da intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2022ko ots. 17a, 13:29

Beheranzko bide azkarrean segitzen du koronabirusaren intzidentziak Usurbilen. Kasu berrien agerraldian izaten ari den murrizketaren seinale argia da. Bi hilabete pasatxoren ostean lehen aldiz otsailaren 14an Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ez zuen covid19 kasu berririk hauteman.

Gorantz egin zuen moduan, orain abiada bizian murrizten doa 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia Usurbilen. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak aste hasieran eguneratu zituen azkenekoz datu epidemiologikoak; 1902,35ean zen intzidentzia. Hiru eguneko tartean 1284,08raino gutxitu da. Intzidentziak goia jo zuen datu hartatik nabarmen urrundu gara; duela hilabete pasatxo, urtarrilaren 12an 5580,22ko intzidentzia erregistratu zen Usurbilen.

Kasu berrien agerraldiak ere gutxituz doazela begi bistakoa da. Otsailaren 5az geroztik eguneko hamar kasu berri baino gutxiago zenbatu ditu Osasun Sailak udalerri honetan. Abenduaren 5az geroztik lehen aldiz, otsailaren 14a izan zen covid19 kasu berririk gabeko lehen eguna. 

Urtarrileko zenbakiekin zer ikusirik ez otsailean zehar Osasun Saila plazaratzen ari den datuak. Urtarrila 681 kasurekin agurtu genuen Usurbilen, inoizko covid19 positibo kopuru altuenarekin. Otsaileko lehen hamasei egunetan 96 covid19 kasu berri zenbatu ditu Osasun Sailak. Aldea nabarmena da. 


Kasu berriak
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 3.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.
Azaroak 7: 0.
Azaroak 8: 0.
Azaroak 9: 0.
Azaroak 10: 2.
Azaroak 11: 1.
Azaroak 12: 3.
Azaroak 13: 3.
Azaroak 14: 0.
Azaroak 15: 0.
Azaroak 16: 4.
Azaroak 17: 14.
Azaroak 18: 7.
Azaroak 19: 3.
Azaroak 20: 7.
Azaroak 21: 3.
Azaroak 22: 6.
Azaroak 23: 10.
Azaroak 24: 7.
Azaroak 25: 8.
Azaroak 26: 7.
Azaroak 27: 2.
Azaroak 28: 4.
Azaroak 29: 5.
Azaroak 30: 9.
Abenduak 1: 11.
Abenduak 2: 11.
Abenduak 3: 6.
Abenduak 4: 7.
Abenduak 5: 0.
Abenduak 6: 4.
Abenduak 7: 7.
Abenduak 8: 9.
Abenduak 9: 9.
Abenduak 10: 18.
Abenduak 11: 3.
Abenduak 12: 9.
Abenduak 13: 6.
Abenduak 14: 25.
Abenduak 15: 5.
Abenduak 16: 7.
Abenduak 17: 11.
Abenduak 18: 3.
Abenduak 19: 12.
Abenduak 20: 6.
Abenduak 21: 13.
Abenduak 22: 16.
Abenduak 23: 16.
Abenduak 24: 24.
Abenduak 25: 6.
Abenduak 26: 28.
Abenduak 27: 13.
Abenduak 28: 20.
Abenduak 29: 31.
Abenduak 30: 18.
Abenduak 31: 32.
Urtarrilak 1: 24.
Urtarrilak 2: 18.
Urtarrilak 3: 9.
Urtarrilak 4: 19.
Urtarrilak 5: 33.
Urtarrilak 6: 33.
Urtarrilak 7: 22.
Urtarrilak 8: 35.
Urtarrilak 9: 23.
Urtarrilak 10: 27.
Urtarrilak 11: 23.
Urtarrilak 12: 36.
Urtarrilak 13: 28.
Urtarrilak 14: 29.
Urtarrilak 15: 24.
Urtarrilak 16: 9.
Urtarrilak 17: 13.
Urtarrilak 18: 19.
Urtarrilak 19: 19.
Urtarrilak 20: 22.
Urtarrilak 21: 14.
Urtarrilak 22: 21.
Urtarrilak 23: 11.
Urtarrilak 24: 24.
Urtarrilak 25: 23.
Urtarrilak 26: 22.
Urtarrilak 27: 21.
Urtarrilak 28: 28.
Urtarrilak 29: 16.
Urtarrilak 30: 20.
Urtarrilak 31: 16.
Otsailak 1: 14.
Otsailak 2: 15.
Otsailak 3: 15.
Otsailak 4: 14.
Otsailak 5: 9.
Otsailak 6: 6.
Otsailak 7: 7.
Otsailak 8: 6.
Otsailak 9: 1.
Otsailak 10: 5.
Otsailak 11: 5.
Otsailak 12: 6.
Otsailak 13: 1.
Otsailak 14: 0.
Otsailak 15: 4.
Otsailak 16: 2.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.
Otsailak 2: 4232,72.
Otsailak 6: 3852,25.
Otsailak 9: 2980,34.
Otsailak 13: 1902,35.
Otsailak 16: 1284,08.

1.000 kasuen bueltako intzidentzia Buruntzaldean
Usurbilen bezala, kasu berrien kopurua eta intzidentzia beherantz doa abiada bizian eskualdean ere. Lasarte-Usurbil osasun eremuan 1086,83an da intzidentzia. Eremu gorrian da. Azken astean, 97 kasu berri antzeman dituzte zonalde honetan. Eremu gorrian den Buruntzaldeko udalerriek 1.000 inguruko intzidentzia dute egun:
-Andoain: 1234,32 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,52. Azken 7 egunetan 67 kasu). 
-Astigarraga: 1408,45 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,42. Azken 7 egunetan 30 kasu). 
-Hernani: 1381,44 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,59. Azken 7 egunetan 112 kasu). 
-Lasarte-Oria: 1071,15 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,53. Azken 7 egunetan 74 kasu).
-Urnieta: 1143,50 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,46. Azken 7 egunetan 13 kasu). 
-Usurbil: 1284,08 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,43. Azken 7 egunetan 23 kasu).  

1.000ko intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorrian segitzen duen Gipuzkoan azken 24 orduotan 1125,12an zen (1515,01ean otsailaren 10ean) 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. Azken 7 egunotan 2.723 kasu berri zenbatu dituzte (3.751 otsailaren 14an). Udalerri ia guztiak eremu gorrian ditu Gipuzkoak, eremu berdera igaro diren bost udalerri izan ezik. 

Azken 24 orduotan 1.037 kasu eta azken aste osoan 7.770 (10.421 otsailaren 8tik 14ra) kasu detektatu dituzte EAE-n. Positibotasuna %16,2koa da (%18,4koa otsailaren 14an). 1.393,32tik 1.032,54ra murriztu da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 76tik 65era murriztu da ZIU-n dauden herritarren kopurua, 374tik 312ra ospitaleratu kopurua. 

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.68koa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19