Oriak blaitutako kirol agenda asteburuan

Noaua Aldizkaria 2022ko ots. 18a, 08:15

Eskubaloi, futbol eta pilota partidekin batera, Oriako Traineru Jaitsieraren 28. edizioa ospatuko da larunbat arratsaldean errioan. Ohi bezala Euskal Herritik nahiz Mediterraneo aldetik etorritako partaideak lehiatuko dira, Aginagako Mapil eta Saikola abiapuntu izango dituen kirol proban.

Pilota partidak Usurbilen
Otsailak 18, ostirala
18:30 Infantil 2. Mailako pilota partida:
Pagazpe 2 (Ibarreta-Zabaleta)-Oiarpe 2

Eskubaloi partidak Kiroldegian
Otsailak 19, larunbata
16:00 Kadete neskak, Federazioko garaikurra:
Usurbil K.E-Aiala B ZKE
17:45 Jubenil mutilak, Euskal Liga:
Usurbil K.E-Urdaneta

Futbol partidak Haranen
Otsailak 19, larunbata
10:00 Infantil mutilak:
Udarregi Usurbil FT “A”-Danena KE
11:30 Infantil mutilak:
Udarregi Usurbil FT “B”-Urnieta KE
13:00 Kadete mutilak:
Usurbil FT “B”-Arrupe Chaminade CD “C”
15:30 Erregionalak:
Usurbil FT-Beti Gazte KJKE
17:45 Preferenteak:
Usurbil FT-Tolosa CF

Otsailak 20, igandea
15:30 Preferente neskak:
Usurbil FT-Zestoa KB

28. Oriaren Jaitsiera
Otsailak 19, larunbata
16:00 Aginagako Mapil eta Saikolatik Oriora.