Dozena bat lagun elkartu ziren atzo arratsaldean Sutegin, Iñaki Sanz-Azkue eta Eñaut Agirreren hitzaldian. "Gure faunari eta florari begira" liburua kaleratu berri dute, eta bertan, naturak euskaran izan duen eragina aztertzen dute. Modu horretara, joan ziren belaunaldiei eta haien mundu ulerkerari lotutako ondarea iritsi da gaur egunera: euskara.