Koronabirusa

Abiada bizian, 697,53raino murriztu da intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2022ko ots. 21a, 15:21

Abiada bizian beherantz murrizten jarraitzen du 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentziak Usurbilen. 1284,08tik 697,53raino gutxitu da, azken lau egunotan. Eguneko kasu berrien agerraldia ere nabarmen gutxitu da. Azken egunotan eguneko gehienez bi kasu hauteman ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak udalerri honetan.

Beheranzko bide argian jarraitzen du orohar gainerako udalerrietan bezala Usurbilen ere, 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentziak. 697,53raino murriztu da. Intzidentziak urtarrilaren 12an jo zuen goia, 5580,22 kasurekin. Egungo kopurua, azkenekoz azaroaren 17-21 artean izan genuen, duela hiru hilabete. Azaroaren 17an 475,59ko intzidentzia, 745,09koa azaroaren 21ean.

Eguneko covid19 kasu berrien agerraldi kopurua ere apaltzen doa. Azken egunotan eguneko gehienez bi kasu berri baino ez ditu zenbatu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Inoizko gehien urtarrilaren 12an, 36 kasu egun bakar batean.

Hilabetero metatutako kasu kopuruari erreparatuz gero, urtarrila 681 kasurekin agurtu genuen. Otsailean, hilaren 20ra arte 103 kasu izan ditugu Usurbilen, sei aldiz gutxiago, Osasun Sailak kaleraturiko datuen arabera.


Kasu berriak
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 3.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.
Azaroak 7: 0.
Azaroak 8: 0.
Azaroak 9: 0.
Azaroak 10: 2.
Azaroak 11: 1.
Azaroak 12: 3.
Azaroak 13: 3.
Azaroak 14: 0.
Azaroak 15: 0.
Azaroak 16: 4.
Azaroak 17: 14.
Azaroak 18: 7.
Azaroak 19: 3.
Azaroak 20: 7.
Azaroak 21: 3.
Azaroak 22: 6.
Azaroak 23: 10.
Azaroak 24: 7.
Azaroak 25: 8.
Azaroak 26: 7.
Azaroak 27: 2.
Azaroak 28: 4.
Azaroak 29: 5.
Azaroak 30: 9.
Abenduak 1: 11.
Abenduak 2: 11.
Abenduak 3: 6.
Abenduak 4: 7.
Abenduak 5: 0.
Abenduak 6: 4.
Abenduak 7: 7.
Abenduak 8: 9.
Abenduak 9: 9.
Abenduak 10: 18.
Abenduak 11: 3.
Abenduak 12: 9.
Abenduak 13: 6.
Abenduak 14: 25.
Abenduak 15: 5.
Abenduak 16: 7.
Abenduak 17: 11.
Abenduak 18: 3.
Abenduak 19: 12.
Abenduak 20: 6.
Abenduak 21: 13.
Abenduak 22: 16.
Abenduak 23: 16.
Abenduak 24: 24.
Abenduak 25: 6.
Abenduak 26: 28.
Abenduak 27: 13.
Abenduak 28: 20.
Abenduak 29: 31.
Abenduak 30: 18.
Abenduak 31: 32.
Urtarrilak 1: 24.
Urtarrilak 2: 18.
Urtarrilak 3: 9.
Urtarrilak 4: 19.
Urtarrilak 5: 33.
Urtarrilak 6: 33.
Urtarrilak 7: 22.
Urtarrilak 8: 35.
Urtarrilak 9: 23.
Urtarrilak 10: 27.
Urtarrilak 11: 23.
Urtarrilak 12: 36.
Urtarrilak 13: 28.
Urtarrilak 14: 29.
Urtarrilak 15: 24.
Urtarrilak 16: 9.
Urtarrilak 17: 13.
Urtarrilak 18: 19.
Urtarrilak 19: 19.
Urtarrilak 20: 22.
Urtarrilak 21: 14.
Urtarrilak 22: 21.
Urtarrilak 23: 11.
Urtarrilak 24: 24.
Urtarrilak 25: 23.
Urtarrilak 26: 22.
Urtarrilak 27: 21.
Urtarrilak 28: 28.
Urtarrilak 29: 16.
Urtarrilak 30: 20.
Urtarrilak 31: 16.
Otsailak 1: 14.
Otsailak 2: 15.
Otsailak 3: 15.
Otsailak 4: 14.
Otsailak 5: 9.
Otsailak 6: 6.
Otsailak 7: 7.
Otsailak 8: 6.
Otsailak 9: 1.
Otsailak 10: 5.
Otsailak 11: 5.
Otsailak 12: 6.
Otsailak 13: 1.
Otsailak 14: 0.
Otsailak 15: 4.
Otsailak 16: 2.
Otsailak 17: 1.
Otsailak 18: 2.
Otsailak 19: 2.
Otsailak 20: 2.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.
Otsailak 2: 4232,72.
Otsailak 6: 3852,25.
Otsailak 9: 2980,34.
Otsailak 13: 1902,35.
Otsailak 16: 1284,08.
Otsailak 20: 697,53.

1.000 kasutik beherako intzidentzia Buruntzaldean
Usurbilen bezala, kasu berrien kopurua eta intzidentzia beherantz doa abiada bizian eskualdean ere. Lasarte-Usurbil osasun eremuan 699,48an (1086,83an otsailaren 17an) da intzidentzia. Eremu gorrian da. Azken astean, 62 kasu berri antzeman dituzte zonalde honetan. Eremu gorrian den Buruntzaldeko udalerriek 1.000tik beherako intzidentzia dute egun, Hernanik izan ezik:
-Andoain: 900,72 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,50. Azken 7 egunetan 41 kasu). 
-Astigarraga: 958,95 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,50. Azken 7 egunetan 22 kasu). 
-Hernani: 1028,62 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,61. Azken 7 egunetan 70 kasu). 
-Lasarte-Oria: 745,60 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,54. Azken 7 egunetan 51 kasu).
-Urnieta: 692,54 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,46. Azken 7 egunetan 12 kasu). 
-Usurbil: 697,53 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,37. Azken 7 egunetan 13 kasu).  

796,99ko intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorrian segitzen duen Gipuzkoan azken 24 orduotan 796,99an  zen (1125,12an otsailaren 17an) 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. Azken 7 egunotan 1.991 kasu berri zenbatu dituzte (2.723 otsailaren 174an). Udalerri ia guztiak eremu gorrian ditu Gipuzkoak, eremu berdera igaro diren geroz eta udalerri gehiago, 10 azken 24 orduotan.

Azken 24 orduotan 2.884 kasu eta azken aste osoan 5.888 (7.770 otsailaren 9tik 16ra) kasu detektatu dituzte EAE-n. Positibotasuna %14,5ekoa da (%16,2koa otsailaren 17an). 1.032,54tik 741,42ra murriztu da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 65etik 60ra murriztu da ZIU-n dauden herritarren kopurua, 312tik 273ra ospitaleratu kopurua. 84 pertsona hil dira azken astean EAE-n.

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.75ekoa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19