Buruntzaldean euskaraz

Alaitz Olasagasti, gidabaimena euskaraz atera dutenen arteko zozketan sarituetako bat

Noaua Aldizkaria 2022ko ots. 21a, 16:23

Iaz gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz prestatu eta gainditu zuten Buruntzaldeako ikasleen artean, 400 euroko 9 sari zozketatu dituzte astelehen eguerdi honetan alor honetan eragiten ari diren eskualdeko udal eta autoeskolek. Sarituen artean usurbildar bat dago.

Buruntzaldean gidabaimena euskaraz ateratzeak saria dakar. Iaz gidabaimenaren atal teorikoa (praktikoa gaurkoz ezin baita hizkuntza berean landu) euskaraz atera zuten eskualdeko herritarren artean zati teoriko hori finantzatzeko 400 euroko 9 sari zozketatu dituzte gaur eguerdian.

Andoaingo udaletxeko udalbatza aretoan egin duten zozketa, eskualdeko udalek, hau da, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgoek eta zati teorikoa euskaraz ateratzea eskaintzen duten eskualdeko 9 autoeskolek antolatu dute. Eragile guztiok elkarlanean sustatzen baitute autoeskoletan gidabaimena euskaraz ateratzeko duela dozena bat urtetik abian duten egitasmoa.

Aipatu moduan, 2021. urtean zehar gidabaimena euskaraz ateratzeko hautua egin zutenen artean zozketa egin dute. Autoeskola adina sari banatu dituzte; 9 guztira. Herri bakoitzak dituen autoeskola adina sari udalerrika. Usurbilen kasuan autoeskola bakarra dagoenez, herritar bat saritu dute; Alaitz Olasagasti. Zorionak! Albiste honi erantsitako bideoan ikusi eta entzun dezakezuen moduan, segidan duzue onuradunen zerrenda.

GIDABAIMENA EUSKARAZ ATERATZEAGATIK SARITUAK
Egitasmoaren sustatzaileak
-Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udalak.
-Buruntzaldeako 9 autoeskola hauek: Andoaingo Bengoetxea eta Mendi, Astigarragako Otamendi, Hernaniko Hernani, Lagunak eta Otamendi, Lasarte-Oriako Mugica, eta Urnieta zein Usurbilgo Solozabal.

Sarituak

Andoain
-Arixen Carrero Hurtado
-Aimar Murua Poza

Astigarraga
-Aimar Lizarribar Imaz

Hernani
-Itxaso Aizpurua Altuna
-Uraitz Berrostaran Tovar
-Oier Aranburu Gorostegui

Lasarte-Oria
-Irati Martija Azpiroz

Urnieta
-Maite Jauregi Alberdi

Usurbil
-Alaitz Olasagasti