Sagarrondotik Sagardora

"Sagastien neguko kimaketa, eta ongarriketa" ikastaroa ostegunean

Noaua Aldizkaria 2022ko ots. 22a, 08:06

Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibaren eskutik, "Sagarrondotik Sagardora" ikastaro zikloaren baitan.

Sagarrondotik Sagardora zikloaren baitan, "sagastien neguko kimaketa, eta ongarriketa" ikastaroa antolatu du Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak ostegunerako, otsailak 24, arratsaldeko 15:30etan hasita Potxoenean. 

KzGuneko hurrengo ikastaroak
Gogoan izan, otsailaren 28ra arte goizez zabalduko dute KzGunea, 9:00-13:00 artean. Martxoaren 1etik aurrera arratsaldez, 16:00-20:00 artean. Hona hemen iragarri dituzten hurrengo ikastaroen berri:
-Martxoak 1, 16:00-18:00 "BakQ ziurtagiria".
-Martxoak 2-15, 18:00-20:00 "Ofimatika tresnak-LibreOffice".
-Martxoak 23-31, 18:00-20:00 "Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi".

Informazio gehiagorako: 
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net