Martxoaren 8ari lotutako mozioa hizpide, osteguneko udalbatzarrean

Noaua Aldizkaria 2022ko ots. 22a, 09:02

Hilero moduan, azken ostegunarekin batera, udalbatzarra deitu du Usurbilgo Udalak otsailaren 24rako. 

Osoko bilkura deitu du Usurbilgo Udalak hilero moduan, ostegun honetarako, otsailak 24, arratsaldeko 18:00etan udalbatza aretoan. Oraingoan, gai nagusi bat: martxoaren 8a hartuko dute ahotan. Emakumeen Egunari lotutako mozioa bozkatuko dute. "Martxoak 8, Berdintasunaren Legea berritzea, berdintasunaren aldeko konpromisoa indartzea" izenburua daramana.

UDALBATZARRA
Eguna: otsailak 24, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: udalbatza aretoa.
Gai zerrenda:
1-Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2022ko urtarrilaren 26tik otsailaren 18ra (2022/0052-2022/0157).
2-Mozioa: Martxoak 8, Berdintasunaren Legea berritzea, berdintasunaren aldeko konpromisoa indartzea.
3-Galdera eta eskaerak