2022/03/10 19:00

Hitzaldia

“Ez gara kolonialistak baina...” hitzaldia Sutegin

“Ez gara kolonialistak baina...” hitzaldia Sutegin
Sutegin, Usurbil

Elkanoren Mundu Biraren V. mendeurrenean, “Juan Sebastian Elkano euskaldunon nazioarteko ikur bilakatu nahi dute bulkada eta diru publikoarekin; duela 500 urte bezala, orain ere, Mendebaldeko gizon zurien ‘balentriak’ goraipatuz”. Elkanori Bira ekimeneko kideek ordea, “begirada eta diskurtso eurozentristari” buelta eman nahi diote. 

Martxoak 10 osteguna
19:00etatik aurrera Sutegin. Sarrera: doan.
Hizlaria: Axier Lopez, Elkanori Bira ekimeneko kidea.
Antolatzailea: Nafartarrak.