Aspaldi plazan dantza egiteko aukerarik ez da izan “eta orain badirudi horretarako aukera izango dugula, aurrera beraz!”, adierazi digute pozarren Orbeldi dantza taldekoek. Plazara itzuliko baitira aspaldiko partez, duela bi urtetik murgilduak garen osasun krisialdiaren ostean. Sutegin, Oiardo kiroldegian edota Artzabalen ere zenbait emanaldi eskaini izan badituzte ere, 2020ko otsailean ikusi genituen azkenekoz kalejiran, Usurbilen ospatu genuen azken Inauteri Festan hain zuzen.
Eta astebete barru, “duela bi urtetik ospatu ez ditugun Inauterietan hasitako ohitura berreskuratuko dugu”. Mozorro festari harrera egiteko Euskal Herriko beste txoko batzuetako inauteri giroa ekarri izan digute; oraingoan, Uztaritzeko dantzak plazaratuko dituzte otsailaren 25ean iluntzeko 19:00etan Oiardo Kiroldegitik hasita. Artzabal, NOAUA! Kultur Elkartearen egoitza ondoan itxuraz berritu duten Sagardo plaza, Mikel Laboa plaza eta frontoia lotuko ditu kalejirak.
Gune guztiotan dantza saioak eskainiko dituzte. Hitzorduak pilotalekuan izango duen Uztaritzeko dantzak plazaratuko dituzte otsailaren 25ean ostirala, iluntzeko 19:00etan Oiardo kiroldegitik abiatuta. amaieran “jendeak dantzatuz parte hartzeko aukera izango du”, iragarri dute Orbelditik.
Otsailaren 26an aldiz, gaztetxoenak bildu nahi ditu Orbeldik. Oholtza bat egokituko dute frontoian. Dantza batzuk sortuko ditugu haurrekin eta haiek oholtzan direla gero jendearekin batera dantzatuko ditugu”, eguerdiko 12:30ean hasita. Hortxe beraz parte hartzeko gonbita. “Herrian mozorrotuta dabiltzanak gurekin dantza egitera animatu nahi ditugu”. Haur, gazte zein heldu.
“Denok batera gauzak egitea berreskuratzea nahi genuke”, adierazi dute Orbelditik. Eta dantzan bada, hobe noski. Dantza Eguna prestatzen Inauteri Festatik haratago ere begira dira Orbeldiko kideak. Dantza batean datorkigu eta udaberria. Egutegia eskuartean hartuta, “Korrika Usurbildik igaro eta Donostian amaitu arteko tartean”, apirilaren 9an ospatuko dute Dantza Eguna, “ikusteko nahiz parte hartzeko” hitzorduekin. Herriko antzezle nahiz musikariekin