Martxoaren 8ari lotutako mozioa, gaurko udalbatzarreko hizpideen artean

Noaua Aldizkaria 2022ko otsailaren 24a

Hilero moduan, azken ostegunarekin batera, udalbatzarra deitu du Usurbilgo Udalak gaurko, otsailaren 24rako. 

Osoko bilkura deitu du Usurbilgo Udalak hilero moduan, ostegun honetarako, otsailak 24, arratsaldeko 18:00etan udalbatza aretoan. Oraingoan, gai nagusi bat: martxoaren 8a hartuko dute ahotan. Emakumeen Egunari lotutako mozioa bozkatuko dute. "Martxoak 8, Berdintasunaren Legea berritzea, berdintasunaren aldeko konpromisoa indartzea" izenburua daramana.

UDALBATZARRA
Eguna: otsailak 24, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: udalbatza aretoa.
Gai zerrenda:
1-Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2022ko urtarrilaren 26tik otsailaren 18ra (2022/0052-2022/0157).
2-Mozioa: Martxoak 8, Berdintasunaren Legea berritzea, berdintasunaren aldeko konpromisoa indartzea.
3-Galdera eta eskaerak