Sagarrondotik Sagardora zikloaren baitan, "sagastien neguko kimaketa, eta ongarriketa" ikastaroa antolatu du Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak ostegunerako, otsailak 24, arratsaldeko 15:30etan hasita Potxoenean.
KzGuneko hurrengo ikastaroak
Gogoan izan, otsailaren 28ra arte goizez zabalduko dute KzGunea, 9:00-13:00 artean. Martxoaren 1etik aurrera arratsaldez, 16:00-20:00 artean. Hona hemen iragarri dituzten hurrengo ikastaroen berri:
-Martxoak 1, 16:00-18:00 "BakQ ziurtagiria".
-Martxoak 2-15, 18:00-20:00 "Ofimatika tresnak-LibreOffice".
-Martxoak 23-31, 18:00-20:00 "Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi".
Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net