Koronabirusa

Beherakada mantsotu da, baina 523,15eraino murriztu da intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2022ko ots. 24a, 12:28

523,15ean da 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia udalerri honetan. Eguneko kasu bakarra baino ez da zenbatzen ari Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila aste honetan Usurbilen.

Beheranzko bidea apur bat mantsotu da, baina joera ez da hautsi. Murrizten segitzen du 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentziak Usurbilen. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak kaleraturiko azken datuen arabera, 523,15ekoa da egun. Duela hiru egun, 697,53koa. Jaitsiera ez da hainbesterainokoa, aurreko asteetako bilakaera datuei erreparatzen badiegu.

Gogoan izan, intzidentziak urtarrilaren 12an hautsi zituen marka guztiak, 5580,22 kasurekin. Ordutik beherakada etengabekoa izan da. Hasieran pixkanakoa, baina asteek aurrera egin ahala bizkortzen joan dena. Urtarrilaren 23an esaterako 4676,60ko intzidentzia zuen covid19-ak udalerri honetan. Otsaila hasieratik ordea, murrizketa askoz nabarmenagoa da. Otsailaren 6an 3852,25ko intzidentziaren berri eman zuen Osasun Sailak; hiru egun beranduago, 2980,34koa, hilaren 16an 1284,08koa. Zazpi eguneko tartean, 523,15eraino gutxitu da koronabirusaren intzidentzia.

Kasu berrien agerraldiek ere beherantz egin dutelako izan da; otsailaren 16az geroztik eguneko gehienez 2 kasu zenbatu ditu Osasun Sailak, azken egunotan bakarra.

Hilabetero metatutako kasu kopuruari erreparatuz gero, urtarrila 681 kasurekin agurtu genuen. Otsailean, hilaren 23ra arte 106 kasu izan ditugu Usurbilen, sei aldiz gutxiago, Osasun Sailak kaleraturiko datuen arabera.


Kasu berriak
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 3.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.
Azaroak 7: 0.
Azaroak 8: 0.
Azaroak 9: 0.
Azaroak 10: 2.
Azaroak 11: 1.
Azaroak 12: 3.
Azaroak 13: 3.
Azaroak 14: 0.
Azaroak 15: 0.
Azaroak 16: 4.
Azaroak 17: 14.
Azaroak 18: 7.
Azaroak 19: 3.
Azaroak 20: 7.
Azaroak 21: 3.
Azaroak 22: 6.
Azaroak 23: 10.
Azaroak 24: 7.
Azaroak 25: 8.
Azaroak 26: 7.
Azaroak 27: 2.
Azaroak 28: 4.
Azaroak 29: 5.
Azaroak 30: 9.
Abenduak 1: 11.
Abenduak 2: 11.
Abenduak 3: 6.
Abenduak 4: 7.
Abenduak 5: 0.
Abenduak 6: 4.
Abenduak 7: 7.
Abenduak 8: 9.
Abenduak 9: 9.
Abenduak 10: 18.
Abenduak 11: 3.
Abenduak 12: 9.
Abenduak 13: 6.
Abenduak 14: 25.
Abenduak 15: 5.
Abenduak 16: 7.
Abenduak 17: 11.
Abenduak 18: 3.
Abenduak 19: 12.
Abenduak 20: 6.
Abenduak 21: 13.
Abenduak 22: 16.
Abenduak 23: 16.
Abenduak 24: 24.
Abenduak 25: 6.
Abenduak 26: 28.
Abenduak 27: 13.
Abenduak 28: 20.
Abenduak 29: 31.
Abenduak 30: 18.
Abenduak 31: 32.
Urtarrilak 1: 24.
Urtarrilak 2: 18.
Urtarrilak 3: 9.
Urtarrilak 4: 19.
Urtarrilak 5: 33.
Urtarrilak 6: 33.
Urtarrilak 7: 22.
Urtarrilak 8: 35.
Urtarrilak 9: 23.
Urtarrilak 10: 27.
Urtarrilak 11: 23.
Urtarrilak 12: 36.
Urtarrilak 13: 28.
Urtarrilak 14: 29.
Urtarrilak 15: 24.
Urtarrilak 16: 9.
Urtarrilak 17: 13.
Urtarrilak 18: 19.
Urtarrilak 19: 19.
Urtarrilak 20: 22.
Urtarrilak 21: 14.
Urtarrilak 22: 21.
Urtarrilak 23: 11.
Urtarrilak 24: 24.
Urtarrilak 25: 23.
Urtarrilak 26: 22.
Urtarrilak 27: 21.
Urtarrilak 28: 28.
Urtarrilak 29: 16.
Urtarrilak 30: 20.
Urtarrilak 31: 16.
Otsailak 1: 14.
Otsailak 2: 15.
Otsailak 3: 15.
Otsailak 4: 14.
Otsailak 5: 9.
Otsailak 6: 6.
Otsailak 7: 7.
Otsailak 8: 6.
Otsailak 9: 1.
Otsailak 10: 5.
Otsailak 11: 5.
Otsailak 12: 6.
Otsailak 13: 1.
Otsailak 14: 0.
Otsailak 15: 4.
Otsailak 16: 2.
Otsailak 17: 1.
Otsailak 18: 2.
Otsailak 19: 2.
Otsailak 20: 2.
Otsailak 21: 1.
Otsailak 22: 1.
Otsailak 23: 1.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.
Otsailak 2: 4232,72.
Otsailak 6: 3852,25.
Otsailak 9: 2980,34.
Otsailak 13: 1902,35.
Otsailak 16: 1284,08.
Otsailak 20: 697,53.
Otsailak 23: 523,15.

1.000tik beherako intzidentzia Buruntzaldean
Usurbilen bezala, kasu berrien kopurua eta intzidentzia beherantz doa abiada bizian eskualdean ere. Lasarte-Usurbil osasun eremuan 518,97an (699,48an otsailaren 21ean) da intzidentzia. Eremu gorrian da. Azken astean, 41 kasu berri antzeman dituzte zonalde honetan. Eremu gorrian den Buruntzaldeko udalerriek 1.000tik beherako intzidentzia dute egun:
-Andoain: 673,87 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,55. Azken 7 egunetan 34 kasu). 
-Astigarraga: 659,27 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,47. Azken 7 egunetan 14 kasu). 
-Hernani: 849,73 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,62. Azken 7 egunetan 59 kasu). 
-Lasarte-Oria: 551,33 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,51. Azken 7 egunetan 31 kasu).
-Urnieta: 370,43 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,32. Azken 7 egunetan 11 kasu). 
-Usurbil: 523,15 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,41. Azken 7 egunetan 10 kasu).  

607,53ko intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorrian segitzen duen Gipuzkoan azken 24 orduotan 607,53an  zen (796,99an otsailaren 21ean) 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. Azken 7 egunotan 1.654 kasu berri zenbatu dituzte (1.991 otsailaren 14tik 20ra). Udalerri ia guztiak eremu gorrian ditu Gipuzkoak, eremu berdera igaro diren geroz eta udalerri gehiago, 11 azken 24 orduotan.

Azken 24 orduotan 771 kasu eta azken aste osoan 4.994 (5.888 otsailaren 16tik 23ra) kasu detektatu dituzte EAE-n. Positibotasuna %14,4koa da (%14,5ekoa otsailaren 21ean). 741,42tik 580,26ra murriztu da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 60tik 56ra murriztu da ZIU-n dauden herritarren kopurua, 273tik 205era ospitaleratu kopurua.

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.79koa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19