2022/03/06 17:00

Zinema

Haurrentzako zinea euskaraz: "Nur eta Herensugearen Tenplua"

Haurrentzako zinea euskaraz: "Nur eta Herensugearen Tenplua"
Sutegiko auditorioa, Usurbil

Ordua: 17:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: haurrentzako negu parteko euskarazko zine zikloaren baitan, "Nur eta Herensugearen Tenplua" filma proiektatuko dute.
Sinopsia: "Nur gurasoekin Txinara bizitzera doa. Lagun berriak ezagutzen ditu bertan eta haietako baten, Guo Guoren urtebetetzea ospatzeko eguna da gaur. Jolas-parke erraldoi batean jarri dute biltzeko hitzordua. Jolasten ari diren artean, omendua desagertu dela jabetuko dira. Lagunaren bilaketak labirinto batean sartzera eramango ditu. Bertatik irteteko bidean aurkitzen dituzten enigmak argitu beharko dituzte".
Sarrera: usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza Gazte Elkartea.