Usurbilek 208.334,98 euro jasoko ditu Covid-19 funtsetatik eta beste 6.228,18 euro Estatuko zergen ekarpenetatik. “Pedro Sánchez buru duen gobernuak hitzeman zuen bezala, udalerriei zuzenduko zaizkie zergen bidezko ekarpen horiek, herritarren bizitza hobetzen laguntzeko”.
Mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko
“Mugikortasuna eta irisgarritasuna errespetatzen duten auzoen aldeko apustua egin behar dugu, gure adinekoek, mugikortasun urriko pertsonek edo haur-kotxeak dituztenek ahalik eta oztoporik txikienak izan ditzaten”, azaldu du ohar bidez PSE-EEko bozeramaileak. Santuenean eta Etxealdian azterketak abiarazi daitezkeela uste du: “are gehiago, lanen bat hasi daiteke eremu horiek merezi duten bezala berrurbanizatzeko”.
"Aukera hau aprobetatu egin behar da"
Patxi Suarez zinegotziaren ustez, aukera hau aprobetxatu egin behar da udalerrien susperraldi ekonomikoari ziurtasun handiagoz ekiteko eta herri mailako hobekuntzak bideratzeko. “Ezinbestekoa da udalek behar adina diru-sarrerak izatea agindu zaizkigun eginkizunak bete ahal izateko". Eta herri mailako instituzioek dira hain zuzen "herritarren beharrak hobekien ezagutzen dituztenak”. Horregatik, Usurbilgo ordezkari sozialistak eskerrak eman nahi dizkio Espainiako Gobernuari hain beharrezkoak diren baliabideak luzatzeagatik.