Hitzarmen honek elkarteei laguntzeko hainbat ekintza biltzen ditu, minbiziaren inguruko prebentzioan, informazioan eta kontzientziazioan eragiteko eta baita gaixotasun hau pairatzen duten pertsonen eta euren familien bizi-kalitatea hobetzeko ere. Modu honetan, Urbilek inguruko erakunde ezberdinekin hartutako konpromisoari jarraipena eman nahi dio, urtez urte ingurunearekiko, gizarte gipuzkoarrarekiko eta kultura eta ohitura euskaldunekiko duen ardurak bere DNAn duten garrantzia azpimarratuz.