Inauteriak

Inauteriak giro ederrean ospatu dituzte Udarregi Ikastolan

Erredakzioa 2022ko ots. 25a, 18:36

Inauteri festa izan dute gaur Udarregi Ikastolan HH eta LHko ikasleek. Urteroko kiroldegiko erakustaldirik ez, baina ikastolako patioan dantza egiteko aukera izan dute. 

Denetariko mozorroak izan dituzte haurrek. Hontzak, amona mantangorriak, zomorroak, azeriak eta otsoak, itsasoko animaliak, lurreko animaliak, hegaztiak, hawaiiarrak eta japoniarrak izan dira aurtengo protagonista nagusiak. 

 

LH6koen dantza horrenbeste gustatu zaie gainontzekoei, bi aldiz egitea beste erremediorik ez dute izan. Musika eta jai giroan ospatu dituzte inauteriak Udarregi Ikastolan aurtengoan ere.