Inauteriak

Uztaritzeko dantzak Usurbila ekarri ditu Orbeldi Dantza Taldeak

Erredakzioa 2022ko ots. 26a, 09:56

Inauteriak ospatzekotan dira Usurbilen, eta motorrak berotzeko, Uztaritzeko dantzak plazara ekarri ditu Orbeldi Dantza Taldeak. Zumarte Musika Eskolako trikitilari eta panderojoleen laguntzaz, kalejira dotorea egin ostean, frontoian azken dantzarekin itxi dute emanaldia.