Inauteriak

Inauteri jai goiztiar paregabea eta joaldunak herrian

Erredakzioa 2022ko ots. 26a, 17:04

Inauteriak hasi besterik ez dira egin. Goizean, frontoian giro bikaina sortu da Orbeldi Dantza Taldeak antolatutako dantza ikuskizunarekin. Nahi izan duten guztiek oholtzan dantza egiteko aukera izan dute, eta ondoren, Usurbilgo joaldunak kalera atera dira egunari alaitasuna emateko.

Aurten gai orokorrik ez da izan eta denetariko ideiak hartu dituzte biztanleek: piratak, "amonak", hippiak, marrazki bizidunetako pertsonaiak, herriko jendea... Denetariko aukera aurten. Arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Burrunbazale txarangarekin kalejiran herrian ibiltzeko aukera izango da, eta ondoren, 20:00etan Mikel Laboa plazan txarangarekin dantza saioa izango da.