Urbil, Gipuzkoako Elikagai Bankuarekin bat

Noaua Aldizkaria 2022ko ots. 28a, 16:15

Usurbilgo merkataritza guneak eta Gipuzkoako Elikagai Bankuak lankidetza-hitzarmena sinatu dute aste honetan. Hitzarmen honen bitartez, Urbilek bere bezeroak informatu eta kontzientziatuko ditu urtean zehar egin ohi diren hainbat elikagai bilketen inguruan.

Espainiako Elikagai Bankuen Elkarteak bideratzen dituen bilketa kanpaina asko Eroski Urbil hipermerkatuarekin elkarlanean antolatzen dira. Horrez gain, Gipuzkoako biztanleriaren zati batek dituen beharrez sentsibilizatu nahi ditu bere bezeroak.

Maria Belen Méndez Vigo Gipuzkoako Elikagaien Bankuko presidenteak eta Leyre Lobato Elosegi Urbileko gerenteak sinatutako akordio berri honek “merkataritza-guneak bere inguruan egin nahi dituen asmo handiko ekintzen antolakuntzarekiko duen konpromisoa indartzen du, NBEko Garapen Iraunkorreko Helburuak babesten dituen Jatorria proiektuaren barruan”.