Usurbilgo Udalak hobarien eskaintza nabarmen handituko zuela iragarri zuen iaz, "aberastasunaren banaketa justuago baten alde". Hortxe 2022ko ordenantza fiskalei begira iragarri zuen berrikuntza nagusia. Orain albiste da gai hau, hobari hauen onurez jabetzen hasiak dira eta herritarrak. Lehen hilabeteko datuak, urtarrilekoak plazaratu ditu Udalak. Guztira 60 eskaera jaso zituen Udalak; haietatik 45 onartu zituen, "gainerako 15ek ez zituzten baldintza betetzen". 31k %90eko hobaria jasoko dutela ohartarazi du Udalak, beste 12 eskatzaileek %75ekoa eta gainerako biek %50ekoa.
Hobariok jasotzeko bideak zabalik jarraitzen du. Eskabideak egiten jarrai dezakezue. Lehen baino tasa eta prezio publiko bidez jasotzen diren oinarrizko zerbitzuak ordaintzerakoan hobari ekonomiko gehiago jasotzeko aukera izango da, bizikidetza unitateen kide kopuruaren eta diru-sarreren arabera. Udalak kalkulatua duenez, 4.000tik gora herritar izan daitezke hobari hauen onuradunak.
Eskabideak aurrez aurre nahiz telematikoki
Aurten aipatu moduan, zerga gehiagotan aplikatuko ditu Udalak hobariak: ur hornidura zerbitzuan, hondakinen bilketa eta tratamenduan (etxebizitzei dagokien tarifa finkoan), estolderia zerbitzuan, hileta zerbitzuetan (ehorzketetan eta hobitik ateratzean, panteoikoak izan ezik), udal-baratzeen erabileran, Oiardo Kiroldegiko abonu eta ikastaroetan, Haur Eskolan eta Udajolasen.
Hobariak Usurbilgo Udaleko kontu hartzailetzan eska daitezke. Baita posta arruntez nahiz online ere usurbil.eus/zerbitzu-telematikoak atarian edota B@KQ txartela baliatuta. Eskabideak doan bideratu ditzakete, Usurbilen erroldatuak dauden zerbitzuon titularrek.
2022rako ordenantza fiskalak iazko iraila amaierako udalbatzarrean onartu zituzten hasieraz. Inork erreklamaziorik aurkeztu ez ostean, behin betiko onartu zituen Udalak urte amaieran. Xehetasunak esteka honetan dituzue: abenduaren 14ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
2022rako ORDENANTZA FISKALAK
Zenbakitan
Irizpide orokorra: %1,5eko igoera (KPIaren %3ko igoeraren azpitik).
Salbuespenak: kirol zerbitzuetako tasak eta abonuak %0,9 igotzea, Buruntzaldeko udalen batzordeak hala erabaki ostean; eta hondakinen tasak (zati finkoan urteko 8,56 euroko igoera; errefusaren bilketari eragiten dion zati aldakorra, kubo bakoitzeko 0,5 euro gehiago ordaintzea; 1,5 euro, euro bakarraren ordez).
Hobariak: %50-%90 artekoak, ur, hondakin, estolderia, hileta, baratzen erabilera eta kirol instalazio (abonuez gain, lehen aldiz ikastaroetan), Haur Eskola zerbitzuetan eta Udajolasen".
Balizko onuradunak: 2020ko errenta aitorpenaren kanpainako datuak kontuan izanda:
661 aitorpen: 12.043 diru-sarreren azpitik.
640 aitorpen: 12.043-18.931 euro arteko diru-sarrerak.
734 aitorpen: 18.931-26.093 euro arteko diru-sarrerak.
675 aitorpen: 26.093 -35.400 euro arteko diru-sarrerak.
535 aitorpen: 35.400 eurotik gorako diru-sarrerak.
Baldintza ekonomikoak beteko lituzketen aitorpenak: 2.035etik gora, eta 4.000tik gora herritar.
Bizikidetza unitatea osatzen duten lagunak | Hobariak | ||
%90 | %75 | %50 | |
1 |
<14.630 |
14.630 - 16.625 |
16.625 – 19.950 |
2 |
<19.152 |
19.152 - 21.679 |
21.679 – 26.068 |
3 |
<20.881 |
20.881 - 23.807 |
23.807 – 28.595 |
4 edo gehiago |
<22.477 |
22.477 - 25.802 |
25.802 – 30.723 |
2022. urteko egutegi fiskala
-Urtarrilak 4-29: asteroko merkatuaren erabilpen-tasa, aurreko urteko 4. hiruhilekoa.
-Otsailak 1-martxoak 1: ura, estolderia eta hondakinak, aurreko urteko 4. hiruhilekoa.
-Martxoak 1-apirilak 15: trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga.
-Apirilak 5-30: asteroko merkatuaren erabilpen-tasa, urteko 1. hiruhilekoa.
-Maiatzak 3-ekainak 1: ura, estolderia eta hondakinak, urteko 1. hiruhilekoa.
-Maiatzak 14-uztailak 1: ondasun higiezinen gaineko zerga.
-Uztailak 1-30: asteroko merkatuaren erabilpen-tasa, urteko 2. hiruhilekoa.
-Abuztuak 2-irailak 1: ura, estolderia eta hondakinak, urteko 2. hiruhilekoa.
-Irailak 1-urriak 1: espolian zehar ibilgailuak sartzea (badoa).
-Urriak 1-azaroak 10: ekonomi jarduera gaineko zerga.
-Urriak 1-29: asteroko merkatuaren erabilpen-tasa, urteko 3. hiruhilekoa.
-Azaroak 2-abenduak 1: ura, estolderia eta hondakinak, urteko 3. hiruhilekoa.
-Azaroak 2-30: bide publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik tasa (beladoreak, kutxazain automatikoak...).
-Azaroak 2-30: emakida administratiboak.