EROskopoa

Martxoko horoskopoa

Noaua Aldizkaria 2022ko mar. 2a, 12:45

Hilabete honetako EROskopoa hemen da! Barretartiak ipini ditu orakuluaren hitzak paperean eta Ainara Azpiazu Aduriz Axpi marrazkilariak osatu ditu horoskopoko irudiak.

ARIES

Bi urte beteko dira pandemia hasi zenetik eta nola aldatu zaizun bizitza orduz geroztik. Hileko gomendioa: Musukoa dagokion tokian erabiltzea ondo dago, baina zure aurpegia nolakoa den ia ahaztu zaigu!

 

TAURUS

Badakigu usurbildarrek sagardoa alkate dugula baina... Hileko aholkua: Martxa honetan sagardotegian ohea jarriko dizute kupelaren ondoan!

 

GEMINI

Esaera zaharrak dio martxoan zelai guztiak loratzen direla, eta zuri ere horixe gertatuko zaizu. Hileko aholkua: Baina kontuz hartzen duzun bidearekin. Zer nahiago duzu izan, hortentsia edo babalorea?

 

CANCER

Penaz zaude Metallicaren ikustera ezingo duzulako joan Bilbora. Hileko aholkua: Ez kezkatu; Agiñako eliza zaharrean kontzertu gau mundialak antolatu dituzte!

 

LEO

Dagoeneko urtarrilean hasitako zure kiroldegiko plangintza pikutara joan da. Hileko aholkua: Ez kezkatu. Genetikak eman dizuna ez dezala kirolak aldatu!

VIRGO

Martxoaren 8ko aldarrikapenean parte hartzeko gogoz zaude, baina ez ahaztu eguneroko errebindikazioa dela. Hileko aholkua: Egun horretan morez janztea ez da nahikoa.

 

LIBRA

Ez denborarik galdu printze/printzesa urdinaren zain. Hileko aholkua: Geratu zaitez ohean zaudetela argia itzaltzera altxatzen den horrekin. Hori da benetako maitasuna!

 

SCORPIUS

Aitaren eguna hurbiltzen ari da eta urtero bezala, ez dakizu zer oparitu. Hileko aholkua: Lasai egon, edozein detailerekin poztuko da eta. Baina badaezpada ez oparitu buztinezko hautsontzirik.

 

SAGITARIUS

Umore gehiagoz bizitzen ikasi behar duzu, tristurak jango zaitu bestela. Hileko aholkua: Algara irribarrearen orgasmoa da, badakizu? Praktikatu gehiago!

 

CAPRICORNIUS

Udaberriak on egingo dizu: egunak luzatzen hasten dira, eguzkiaz gozatzeko aukera gehiago dago eta batez ere odola aztoratuko dizulako. Hileko aholkua: Baina disimulatu pixka bat, mesedez!

 

AQUARIUS

Azken hilabeteetan hara eta hona zabiltza, lanpetuta eta urduri. Lasaitasunerako tartea hartu behar duzu. Hileko aholkua: Zure kasuan, konfort gunetik ez ateratzea komeni zaizu. Geratu hor goxo-goxo.

 

PISCIS

Aurten urteak normaltasun baten barruan ospatzeko aukera izango duzu eta aprobetxatu egin beharko zenuke. Hileko aholkua: Noiztik ez duzu txokolatada bat egiten?