ZINEMA EUSKARAZ

Igande honetan Sutegin, ‘Nur eta herensugearen tenplua’

Noaua Aldizkaria 2022ko mar. 2a, 14:14

Usurbilgo Udalak eta Ziortza Gazte Elkarteak antolaturiko euskarazko zine zikloaren hurrengo proiekzioa igande honetan izango da, martxoak 6, arratsaldeko 17:00etan Sutegin. “Nur eta herensugearen tenplua” eskainiko dute. Sarrerak usurbilkultura.eus plataforma bidez eskuratu ahalko dituzue.

Sinopsia: “Nur gurasoekin Txinara bizitzera doa. Lagun berriak ezagutzen ditu bertan eta haietako baten, Guo Guoren urtebetetzea ospatzeko eguna da gaur. Jolas-parke erraldoi batean jarri dute biltzeko hitzordua. Jolasten ari diren artean, omendua desagertu dela jabetuko dira. Lagunaren bilaketak labirinto batean sartzera eramango ditu. Bertatik irteteko bidean aurkitzen dituzten enigmak argitu beharko dituzte”.