Denok beharrezkoa dugun odola emateko hitzordu berria ate joka dugu; Usurbil Odol Emaileen elkarteak, datorren astelehenerako, martxoaren 7rako finkatu du hurrengo saioa. Osasun krisialdian murgildu ginenez geroztik ohikoa bilakatu den moduan, Udarregi Ikastolan, 16:30-20:30 artean.
Covid19a gure artean denetik egiten ari diren moduan, aurretik odola eman izan dutenei hitzordua zehazteko deituko zaie. Odola estreinakoz eman nahi dutenek aldiz, hitzordua eskatu ahalko dute 943 007 884 telefono zenbakira deituta.
Datorren asteleheneko odol emate egunean gainera, emanaldi kopuru zehatzetara heldu diren usurbildarrak eskertu eta sarituko ditu emaileen elkarteak.
Odola emateko bete beharreko baldintzak
-18-65 urte artean izatea.
-50 kilotik gora pisatzea.
-12 urte baino lehenago hepatitisa izan, kolesterol maila altua izan, baraurik egon ez edota ohiko botikaren bat hartzen baduzu ere, odola eman dezakezu.
-Emakumezkoek urtean gehienez hiru aldiz eman dezakete odola, gizonezkoek gehienez lautan. Odol emate baten eta hurrengoaren artean, gutxienez bi hilabeteko tartea igarotzen utzi beharra dago.