Koronabirusa

Koxkatxo bat gorantz berriz, 364,62ko intzidentzia koronabirusak Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2022ko mar. 3a, 13:20

Azken hiru egunotan gehitu egin dira covid19 kasu berriak Usurbilen, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak kaleratu berri dituen azken datuen arabera. 100.000  biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentziak koxkatxo bat gorantz egin du; 317,06tik 364,62ra.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak astelehenean eguneratu zituen azkenekoz koronabirusaren hedapenari lotutako datuak. Ordutik, azken hiru egunotan gorantz egin dute covid19 kasu berriek; astelehenean bertan, 3 kasu eta azken 24 orduotan beste sei zenbatu dituzte udalerri honetan.

Urtarrileko datuekin alderatuta, zer ikusirik ez otsailean; urtarrila 681 kasurekin agurtu genuen. Otsailean 113 kasu izan ditugu Usurbilen, sei aldiz gutxiago, Osasun Sailak kaleraturiko datuen arabera.

Azken egunotan izandako kasu berrien agerraldiek zertxobait igoarazi dute 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia, 317,06tik 364,62raino.


Kasu berriak
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 3.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.
Azaroak 7: 0.
Azaroak 8: 0.
Azaroak 9: 0.
Azaroak 10: 2.
Azaroak 11: 1.
Azaroak 12: 3.
Azaroak 13: 3.
Azaroak 14: 0.
Azaroak 15: 0.
Azaroak 16: 4.
Azaroak 17: 14.
Azaroak 18: 7.
Azaroak 19: 3.
Azaroak 20: 7.
Azaroak 21: 3.
Azaroak 22: 6.
Azaroak 23: 10.
Azaroak 24: 7.
Azaroak 25: 8.
Azaroak 26: 7.
Azaroak 27: 2.
Azaroak 28: 4.
Azaroak 29: 5.
Azaroak 30: 9.
Abenduak 1: 11.
Abenduak 2: 11.
Abenduak 3: 6.
Abenduak 4: 7.
Abenduak 5: 0.
Abenduak 6: 4.
Abenduak 7: 7.
Abenduak 8: 9.
Abenduak 9: 9.
Abenduak 10: 18.
Abenduak 11: 3.
Abenduak 12: 9.
Abenduak 13: 6.
Abenduak 14: 25.
Abenduak 15: 5.
Abenduak 16: 7.
Abenduak 17: 11.
Abenduak 18: 3.
Abenduak 19: 12.
Abenduak 20: 6.
Abenduak 21: 13.
Abenduak 22: 16.
Abenduak 23: 16.
Abenduak 24: 24.
Abenduak 25: 6.
Abenduak 26: 28.
Abenduak 27: 13.
Abenduak 28: 20.
Abenduak 29: 31.
Abenduak 30: 18.
Abenduak 31: 32.
Urtarrilak 1: 24.
Urtarrilak 2: 18.
Urtarrilak 3: 9.
Urtarrilak 4: 19.
Urtarrilak 5: 33.
Urtarrilak 6: 33.
Urtarrilak 7: 22.
Urtarrilak 8: 35.
Urtarrilak 9: 23.
Urtarrilak 10: 27.
Urtarrilak 11: 23.
Urtarrilak 12: 36.
Urtarrilak 13: 28.
Urtarrilak 14: 29.
Urtarrilak 15: 24.
Urtarrilak 16: 9.
Urtarrilak 17: 13.
Urtarrilak 18: 19.
Urtarrilak 19: 19.
Urtarrilak 20: 22.
Urtarrilak 21: 14.
Urtarrilak 22: 21.
Urtarrilak 23: 11.
Urtarrilak 24: 24.
Urtarrilak 25: 23.
Urtarrilak 26: 22.
Urtarrilak 27: 21.
Urtarrilak 28: 28.
Urtarrilak 29: 16.
Urtarrilak 30: 20.
Urtarrilak 31: 16.
Otsailak 1: 14.
Otsailak 2: 15.
Otsailak 3: 15.
Otsailak 4: 14.
Otsailak 5: 9.
Otsailak 6: 6.
Otsailak 7: 7.
Otsailak 8: 6.
Otsailak 9: 1.
Otsailak 10: 5.
Otsailak 11: 5.
Otsailak 12: 6.
Otsailak 13: 1.
Otsailak 14: 0.
Otsailak 15: 4.
Otsailak 16: 2.
Otsailak 17: 1.
Otsailak 18: 2.
Otsailak 19: 2.
Otsailak 20: 2.
Otsailak 21: 1.
Otsailak 22: 1.
Otsailak 23: 1.
Otsailak 24: 1.
Otsailak 25: 1.
Otsailak 26: 1.
Otsailak 27: 1.
Otsailak 28: 3.
Martxoak 1: 0.
Martxoak 2: 6.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.
Otsailak 2: 4232,72.
Otsailak 6: 3852,25.
Otsailak 9: 2980,34.
Otsailak 13: 1902,35.
Otsailak 16: 1284,08.
Otsailak 20: 697,53.
Otsailak 23: 523,15.
Otsailak 27: 317,06.
Martxoak 2: 364,62.

500etik beherako intzidentzia Buruntzaldean
Usurbilen bezala, kasu berrien kopurua eta intzidentzia beherantz doa abiada bizian eskualdean ere. Lasarte-Usurbil osasun eremuan 315,90ekoa (472,62an otsailaren 27an) da intzidentzia. Eremu gorrian da. Azken astean, 43 kasu berri antzeman dituzte zonalde honetan. Eremu gorrian den Buruntzaldeko udalerri gehienek 500etik beherako intzidentzia dute egun:
-Andoain: 353,62 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,52. Azken 7 egunetan 19 kasu). 
-Astigarraga: 449,51 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,68. Azken 7 egunetan 16 kasu). 
-Hernani: 561,52 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,66. Azken 7 egunetan 54 kasu). 
-Lasarte-Oria: 315,04 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,57. Azken 7 egunetan 29 kasu).
-Urnieta: 338,22 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,91. Azken 7 egunetan 11 kasu). 
-Usurbil: 364,62 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,70. Azken 7 egunetan 13 kasu).  

425,84ko intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorrian segitzen duen Gipuzkoan azken 24 orduotan 425,84an  zen (472,62an otsailaren 27an) 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. Azken 7 egunotan 1.414 kasu berri zenbatu dituzte (1.414 otsailaren 21etik 26ra). Udalerri ia guztiak eremu gorrian ditu Gipuzkoak, eremu berdera igaro diren geroz eta udalerri gehiago, 15 azken 24 orduotan, 3 eremu laranjan eta 1 horian.

Azken 24 orduotan 815 kasu eta azken aste osoan 5.716 (4.398 otsailaren 21etik 26ra) kasu detektatu dituzte EAE-n. Positibotasuna %14,3koa da (%11,9koa otsailaren 27an). 467,61tik 413,65era murriztu da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 49tik 38ra murriztu da ZIU-n dauden herritarren kopurua, 162tik 157ra ospitaleratu kopurua.

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.9koa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19