Martxoaren 8aren atariko "Asteburu Morea" antolatu du Kafe Tertuliak

Noaua Aldizkaria 2022ko mar. 4a, 09:07

Tailerrak edota Martxoaren 8ari begirako dantzaren entsegua deitu ditu Kafe Tertuliak martxoaren 4tik 6ra iragarri duen "Asteburu Morearen" baitan.

Martxoaren 8a ate joka dugu eta egun horri begirako "Asteburu Morea" antolatu du Usurbilgo Kafe Tertuliak, Usurbilgo neska* gazteen talde feministak. Batetik, bi tailer misto; bat jaietako protokoloa lantzeko eta bestea "maitasun erromantikoa deseraiki!" gai horren bueltan.

Asteburua borobiltzeko, igandean, 32. Lilatoia ospatuko da Donostian. Goizeko 10:30etan abiatuko da Bulebarretik, ohi bezala partaideen artean Usurbilgo ordezkaritza batuko duen 5 kilometroko lasterketa. Arratsaldean Martxoaren 8ra begirako dantza entsegua deitu dute Kafe Tertuliako kideek.

Martxoaren 8an hain zuzen, manifestazioak deitu ditu hiriburuetan Euskal Herriko Mugimendu Feministak, "Zapaltzen gaituen sistemari sua. Antolakuntza feminista gure garra" aldarripean. Donostiakoa arratsaldeko 18:30etan abiatuko da Antiguako tuneletik.


ASTEBURU MOREA
Martxoak 4, ostirala
22:00 Tailer mistoa: "Jaietako protokoloa lantzen".

Martxoak 5, larunbata
11:30 Tailer mistoa: "Maitasun erromantikoa deseraiki!".
14:00 Bazkaria.

Martxoak 6, igandea
17:00 M8rako dantza entsegua.