Osasun krisialdiko "seigarren olatuan" bete-betean sartzear ginela, azaroko bigarren hamabostaldirako antolatua zuen Aztarrika Usurbilgo Gazte Asanbladak Gazte Eguna. Arduragatik ordea, atzeratzea erabaki zuten. Orain, osasun larrialdia eta neurri murriztaile gehienak bertan behera utzi dituzten honetan, hurrengo astebururako iragarri dute.
"Bi urteko geldialdi luze honen ondoren bueltan da Usurbilgo Gazte Eguna! Behingoagatik herriko gazteok inongo neurri murriztailerik gabe gozatzeko momentua iritsi da eta horretarako egitarau ederra prestatu dugu!", iragarri dute. Trikipoteo, afari eta kontzertu gauarekin batera, nobedade garrantzitsu bat ere iragarri dute azken orduotan zabaldu duten egitarauan. "Aurtengo berrikuntza bezala Gazte Lokalaren inaugurazioa dugu".
Gazte Eguneko afaritarako txartelak Aitzagan izango dituzue eskuragarri. Antolakuntzak ohartarazi duenez, "afaritarako txartelarekin batera kamiseta bat emango dugu!!", berri eman dute Aztarrikakoek.
GAZTE EGUNA
Martxoak 11, ostirala
22:00 Zine foruma frontoian.
Martxoak 12, larunbata
11:00 Gazte lokalaren inaugurazioa, Usurbilgo gazte mugimenduaren lokalean.
18:30 Trikipoteoa Askatasuna plazatik hasita.
21:00 Gazte afaria.
Txartelak Aitzagan salgai. Txartelarekin batera kamiseta.
23:30 Kontzertu gaua Askatasuna plazan.
Ondoren, DJ-a.