Usurbilgo Udalaren eta Ziortza Gazte Elkartearen eskutik, negu parterako euskarazko zine zikloari lotutako proiekzioa igande honetan bertan, martxoaren 6an. Arratsaldeko 17:00etan hasita Sutegin, gaztetxoenek auditorioko butaketan eroso asko eseri eta "Nur eta Herensugearen Tenplua" filma ikusi ahalko dute. Proiekziorako sarrerak usurbilkultura.eus plataforman eskuratu daitezke 3 eurotan.
Istorioaren sinopsia segidan. "Nur gurasoekin Txinara bizitzera doa. Lagun berriak ezagutzen ditu bertan eta haietako baten, Guo Guoren urtebetetzea ospatzeko eguna da gaur. Jolas-parke erraldoi batean jarri dute biltzeko hitzordua. Jolasten ari diren artean, omendua desagertu dela jabetuko dira. Lagunaren bilaketak labirinto batean sartzera eramango ditu. Bertatik irteteko bidean aurkitzen dituzten enigmak argitu beharko dituzte".