Urbilek hondakinak birziklatzeko zerbitzu berria jarri du

Erredakzioa 2022ko mar. 7a, 09:12

Urbilek berziklatzeko gune berria estreinatu du erabiltzaileen artean birziklapena erraztu eta sustatzeko. Hondakinen ondorioz sortutako kutsadura murriztea  da Urbilen helburu nagusia. Horren adierazle da lurpeko solairuko sarbidearen alboan kokatutako gune berdearen ezarpena.

Inguruko elkarte desberdinekin elkarlanean sortu dute ekimena, bisitariei euren etxetik kanpo arduraz birziklatzeko aukera emateko asmoz. Ekogras-ekin lankidetzan fabrikatutako edukiontzi metaliko berriak 6 bloke ditu, ondorengo hondakinak uztea ahalbidetuko duena: olioa, kafe kapsulak, pilak, plastikozko tapoiak, tinta- eta toner-kartutxoak eta arropa.

 

Inauguratu zenetik, Urbil konpromiso osoz ari da lanean erantzukizun sozial korporatiboari buruzko hainbat ekimen garatuz. 2010. urteaz geroztik, Urbil hondakinak bereiztearen alde dabil lanean, Atez Ateko zabor bilketa sistema martxan jarri aurretik, hondakin-bereiztuen bilketarako gunea ezarriz. 

 

Langile baten egiteko nagusia bezeroek utzitako hondakinak modu egokian bereizi direla ziurtatzea da, bai galeriako paperontzietan baita lokal ezberdinetako edukiontzietan ere. 2021. urteko martxoan, Urbilek bere erantzukizun sozial korporatiboaren inguruko plana zabaltzea erabaki zuen Jatorria proiektua abiaraziz, inguruarekiko duen konpromisoa handitzeko. Jatorria jasangarritasunari buruzko proiektu zabalago bat da, NBEko Garapen Iraunkorreko 17 Helburuekin lotutako iraunkortasun- ekintzak biltzen dituena; horien artean aurkitzen da honako ekimen berria ere, aldaketa jasangarriaren alde eginez.