Koronabirusa

Koronabirusaren intzidentziak bigarrenez koxkatxo bat gorantz

Noaua Aldizkaria 2022ko mar. 7a, 12:33

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak astelehen honetan argitaraturiko txosten epidemiologikoaren arabera, bigarrenez koxkatxo bat gorantz egin du 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentziak, 380,47an da. Eguneko kasu berrien agerraldia gehienez 3 kasukoa da.

Bigarrenez gorantz egin du apur bat 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentziak Usurbilen. 317,06an zen duela astebete, 364,62an martxoaren 2an eta 380,47an azken 24 orduotan. Kasu berrien agerraldiek ez dute etenik, baina duela aste batzuetako panoramarekin zerikusirik ez. Otsailaren 21etik 27ra eguneko kasu berri bakarra detektatu ostean, azken egunotan kasu gehixeago hauteman ditu Osasun Sailak udalerri honetan. 6 kasu martxoaren 2an, bakarra biharamunean, 3 martxoaren 4an, 2 hilaren 5ean eta beste 2 azken 24 orduotan.

Hala, martxoko lehen sei egunetan 14 covid19 kasu berri detektatu ditu Osasun Sailak Usurbilen. Urtarrila 681 kasurekin agurtu genuen. Otsailean 113 kasu izan genituen.


Kasu berriak
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 3.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.
Azaroak 7: 0.
Azaroak 8: 0.
Azaroak 9: 0.
Azaroak 10: 2.
Azaroak 11: 1.
Azaroak 12: 3.
Azaroak 13: 3.
Azaroak 14: 0.
Azaroak 15: 0.
Azaroak 16: 4.
Azaroak 17: 14.
Azaroak 18: 7.
Azaroak 19: 3.
Azaroak 20: 7.
Azaroak 21: 3.
Azaroak 22: 6.
Azaroak 23: 10.
Azaroak 24: 7.
Azaroak 25: 8.
Azaroak 26: 7.
Azaroak 27: 2.
Azaroak 28: 4.
Azaroak 29: 5.
Azaroak 30: 9.
Abenduak 1: 11.
Abenduak 2: 11.
Abenduak 3: 6.
Abenduak 4: 7.
Abenduak 5: 0.
Abenduak 6: 4.
Abenduak 7: 7.
Abenduak 8: 9.
Abenduak 9: 9.
Abenduak 10: 18.
Abenduak 11: 3.
Abenduak 12: 9.
Abenduak 13: 6.
Abenduak 14: 25.
Abenduak 15: 5.
Abenduak 16: 7.
Abenduak 17: 11.
Abenduak 18: 3.
Abenduak 19: 12.
Abenduak 20: 6.
Abenduak 21: 13.
Abenduak 22: 16.
Abenduak 23: 16.
Abenduak 24: 24.
Abenduak 25: 6.
Abenduak 26: 28.
Abenduak 27: 13.
Abenduak 28: 20.
Abenduak 29: 31.
Abenduak 30: 18.
Abenduak 31: 32.
Urtarrilak 1: 24.
Urtarrilak 2: 18.
Urtarrilak 3: 9.
Urtarrilak 4: 19.
Urtarrilak 5: 33.
Urtarrilak 6: 33.
Urtarrilak 7: 22.
Urtarrilak 8: 35.
Urtarrilak 9: 23.
Urtarrilak 10: 27.
Urtarrilak 11: 23.
Urtarrilak 12: 36.
Urtarrilak 13: 28.
Urtarrilak 14: 29.
Urtarrilak 15: 24.
Urtarrilak 16: 9.
Urtarrilak 17: 13.
Urtarrilak 18: 19.
Urtarrilak 19: 19.
Urtarrilak 20: 22.
Urtarrilak 21: 14.
Urtarrilak 22: 21.
Urtarrilak 23: 11.
Urtarrilak 24: 24.
Urtarrilak 25: 23.
Urtarrilak 26: 22.
Urtarrilak 27: 21.
Urtarrilak 28: 28.
Urtarrilak 29: 16.
Urtarrilak 30: 20.
Urtarrilak 31: 16.
Otsailak 1: 14.
Otsailak 2: 15.
Otsailak 3: 15.
Otsailak 4: 14.
Otsailak 5: 9.
Otsailak 6: 6.
Otsailak 7: 7.
Otsailak 8: 6.
Otsailak 9: 1.
Otsailak 10: 5.
Otsailak 11: 5.
Otsailak 12: 6.
Otsailak 13: 1.
Otsailak 14: 0.
Otsailak 15: 4.
Otsailak 16: 2.
Otsailak 17: 1.
Otsailak 18: 2.
Otsailak 19: 2.
Otsailak 20: 2.
Otsailak 21: 1.
Otsailak 22: 1.
Otsailak 23: 1.
Otsailak 24: 1.
Otsailak 25: 1.
Otsailak 26: 1.
Otsailak 27: 1.
Otsailak 28: 3.
Martxoak 1: 0.
Martxoak 2: 6.
Martxoak 3: 1.
Martxoak 4: 3.
Martxoak 5: 2.
Martxoak 6: 2.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.
Otsailak 2: 4232,72.
Otsailak 6: 3852,25.
Otsailak 9: 2980,34.
Otsailak 13: 1902,35.
Otsailak 16: 1284,08.
Otsailak 20: 697,53.
Otsailak 23: 523,15.
Otsailak 27: 317,06.
Martxoak 2: 364,62.
Martxoak 6: 380,47.

500etik beherako intzidentzia Buruntzaldean
Usurbilen bezala, kasu berrien kopurua eta intzidentzia beherantz doa abiada bizian eskualdean ere. Lasarte-Usurbil osasun eremuan 315,90ekoa (315,90ean martxoaren 2an) da intzidentzia. Eremu gorrian da. Azken astean, 44 kasu berri antzeman dituzte zonalde honetan. Eremu gorrian den Buruntzaldeko udalerri gehienek 500etik beherako intzidentzia dute egun:
-Andoain: 366,96 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,85. Azken 7 egunetan 31 kasu). 
-Astigarraga: 464,49 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,94. Azken 7 egunetan 20 kasu). 
-Hernani: 526,73 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,83. Azken 7 egunetan 49 kasu). 
-Lasarte-Oria: 315,04 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,72. Azken 7 egunetan 28 kasu).
-Urnieta: 322,11 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,95. Azken 7 egunetan 11 kasu). 
-Usurbil: 380,47 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,20. Azken 7 egunetan 17 kasu).  

433,61eko intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorrian segitzen duen Gipuzkoan azken 24 orduotan 433,61ean zen (425,84an martxoaren 2an) 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. Azken 7 egunotan 1.710 kasu berri zenbatu dituzte (1.414 otsailaren 24tik martxoaren 2ra). Udalerri ia guztiak eremu gorrian ditu Gipuzkoak, eremu berdera igaro diren geroz eta udalerri gehiago, 15 azken 24 orduotan, 1 eremu laranjan, 3 horian eta 9 berdean.

Azken 24 orduotan 408 kasu eta azken aste osoan 4.785 kasu (5.716 otsailaren 24tik martxoaren 2ra) detektatu dituzte EAE-n. Positibotasuna %12,8koa da (%14,3koa martxoaren 2an). 413,65etik 417,46ra igo da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 38tik 35era murriztu da ZIU-n dauden herritarren kopurua, 157tik 155era ospitaleratu kopurua. 40 pertsona hil dira azken astean koronabirusagatik EAE-n.

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.11koa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19