Martxoak 8

Mobilizatzeko deia gaur 19:00etan Mikel Laboa plazan

Noaua Aldizkaria 2022ko martxoaren 8a

2020ko Martxoaren 8ko irudia.

Mobilizazioa eta ekitaldia iragarri ditu Usurbilgo Kafe Tertuliak, Usurbilgo neska* gazteen talde feministak Martxoaren 8 honetarako.

Martxoak 8 ditu gaur, mobilizatzeko deia plazaratu du azken orduotan Kafe Tertuliak, Usurbilgo neska* gazteen talde feministak. "Usurbilgo emakume* guztiak Mikel Laboa plazara!" deitu dituzte. "Zapaltzen gaituen sistemari sua!" aldarripean, ekitaldia eta mobilizazioa iragarri dituzte iluntzeko 19:00etan Mikel Laboa plazan.

Martxoak 8, asteartea
10:00 LH 1, 2 eta 3 ipuin kontaketa.
19:00 Mobilizazioa eta ekitaldia Mikel Laboa plazan.

Deitzailea: Usurbilgo Kafe Tertulia.

Asteburu Morearen ostean
Martxoaren 8ko hitzorduotan dantza entsegua iragarri zuen Kafe Tertuliak igaro den asteburuan; Asteburu Morea zikloa antolatu zuten. Bi tailer tartean; jaietako protokoloa lantzeko bata eta maitasun erromantikoa deseraikitzearen ingurukoa bigarrena.