Martxoak 8

Usurbilgo ordezkaritza zabala 32. Lilatoian

Noaua Aldizkaria 2022ko mar. 8a, 08:47

Argazkia: lilaton.es

Usurbildarrik ez zen falta izan igandean Donostian ospatu zen 32. Lilatoian. 

Covid19ak eragindako mundu mailako osasun krisialdiak iazko edizioa eten ostean, sasoiko itzuli da Martxoaren 8aren bueltan ospatzen den Lilatoia. Donostian igandean ospatu zen 32. edizioan 5.000 emakumeek parte hartu zuten giro ezin ederragoan. Kirol jardueretan ere parekidetasuna aldarrikatzeko morez blaitu zuen Gipuzkoako hiriburu erdigunea zeharkatu zuen lasterketak. Tartean ziren ohi bezala, Usurbilgo emakumeak ere. Ordezkaritza zabala izan du beste behin udalerri honek.

Parte hartu zutenen zerrenda osoa, baita beraz Usurbilgo ordezkariena ere lilaton.es atarian kontsulta dezakezue.