Herrian bizi diren sortzaileak nahiz herrian sortzen dabiltzanak dira, besteak beste, azken urtean lanen bat argitaratu duten 83 euskal emakumeren zerrendan dauden idazle edota ilustratzaileak. Emakundek, Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Pen Klubak argitaratu duen zerrenda horren aurki ditzakegu, herrian sortu eta bizi diren Yolanda Arrieta eta Ixabel Agirresarobe.
Baita Usurbilen bizi ez arren, bertan sorkuntza lanen bat bideratu duten emakumeak ere. Kabiene elkarlan guneko kide Danele Sarriugarte eta Ainara Azpiazu "Axpi". Asteazken honetan, "Ibaia: Uxue Alberdik Usurbilgo hirigintza fabulatzen du" izeneko kontakizuna aurkeztuko duen Uxue Alberdi. Iazko udan Usurbilen egonaldia eginez Udalbiltzaren "Geuretik Sortuak" egitasmorako "Usurbilen gauak zuri" sorkuntza lana gauzatu zuen Itxaro Borda idazle baionarra ere.