Ukrainako herriari "udal-gobernuen babesa eta elkartasuna helarazteko" elkarretaratzeak deitu ditu EAE osoan Euskadiko Udalen Elkarteak, EUDEL-ek. Mobilizazio deialdi honetara batu da baita Usurbilgo Udala. Modu honetan, gainerako udaletxeetan bezala, Usurbilgoaren atarian ere bost minutuko elkarretaratze isila egingo da, martxoaren 9an, eguerdiko 12:00etan. "Helburua da toki entitateek Errusiak Ukraina inbaditzeari eta horrek eragiten duen sufrimendu eta suntsipenari, eta milioika pertsonen behartutako exodoari uko egitea".
EUDEL-etik berri eman dutenez bestalde, "EAEko Udal eta Mankomunitateekin lankidetzan, eskuragarri dauden harrera-baliabideak eta -lekuak identifikatzen hasi da (etxebizitzak, aterpetxeak eta mota guztietako zentroak), Errusiatik Ukrainara egindako inbasioaren ondorioz etxea uztera behartuta dauden pertsonei eta haien familiei ahalik eta arreta onena eskaintzeko". Aipatu erakundetik diotenez, "euskal erakunde guztiak koordinatuta ari dira lanean, Euskadira irits daitekeen ukrainar komunitateari laguntza eraginkorra, ordenatua, segurua eta baldintza duinetan emateko".