Martxoak 8

Borroka feminista goratu eta egungo sistema iraultzea galdegin dute Martxoaren 8ko manifestazioan

Noaua Aldizkaria 2022ko martxoaren 9a

Martxoaren 8ari lotutako manifestazioa deitu zuen bart Kafe Tertuliak Usurbilen.

"Zapaltzen gaituen sistemari sua!" aldarripean, belaunaldi ezberdinetako herriko emakumeak batu zituen Kafe Tertuliak bart, Usurbilgo neska* gazteen talde feministak. Martxoaren 8aren harira, borroka feminista goratu zuen herri erdigunea zeharkatu zuen manifestazioak. Indarrean den sistema zapaltzailea deuseztearen alde batu zituen herritarrak hitzordu honetan.