Soinurbil bueltan da

Noaua Aldizkaria 2022ko mar. 9a, 11:57

Zumarte Musika Eskolakoen eskutik, heldutasunera iritsi den 18. Soinurbil, datorren aste osoan.

Martxoak 15, asteartea
18:00 ‘Lalala’ familia kontzertua Sutegin. Camile Saint-Saëns musikagile frantziarraren ‘Animalien Inauteria’ obran oinarrituta dago. Bertan lehoia, dortoka, kangurua, oiloak eta tankerako animaliak azaltzen dira. Amaieran, haurrek euren itzalak sortu, eta musikaren erritmoan mugituko dituzte.
Izen ematea: 2 euro, usurbilkultura.eus plataforman.

Martxoak 16, asteazkena
18:30 Urnietako Musika Eskolarekin trukaketa Sutegin.

Martxoak 17, osteguna
18:30 Turukutupa konpainiaren ‘Reziklantes’ ikuskizuna kalean. Hondakin-materialak berreskuratu eta birziklatu ondoren, proposamen artistiko bihurtzen dituzte. ‘Reziklantes’ kontzertua ibiltaria da. 

Martxoak 18, ostirala
19:30 ‘Rockalean’ musika ikuskizun ibiltaria kalean.

Martxoak 19, larunbata
18:00 Ilunbe orkestra sinfonikoaren emanaldia Salbatore elizan. 
Zuzendaria: Joseba Garmendia.

Martxoak 20, igandea
Araiako musika bandaren kalejira eta emanaldia:
12:00 Kalean emanaldia.
13:00 Frontoian azken saioa.

Martxoak 28, astelehena
18:00/19:00 Organo erakustaldiak Salbatore elizan, Joan Luis Atxegaren eskutik.