“Ez gara kolonialistak baina...” hitzaldia gaur Sutegin

Noaua Aldizkaria 2022ko mar. 10a, 08:33

"Ez gara kolonialistak, baina..." "Gure" esklabista eta kolonialistez, Elkanoren mundu biraren bosgarren mendeurrena oinarri eta hizpide duen hitzaldia antolatu du Nafartarrak taldeak ostegun honetarako, martxoak 10, 19:00etan Sutegin.

Elkanoren Mundu Biraren V. mendeurrenean, “Juan Sebastian Elkano euskaldunon nazioarteko ikur bilakatu nahi dute bulkada eta diru publikoarekin; duela 500 urte bezala, orain ere, Mendebaldeko gizon zurien ‘balentriak’ goraipatuz”. Elkanori Bira ekimeneko kideek ordea, “begirada eta diskurtso eurozentristari” buelta eman nahi diote.

Hizpide honen bueltan antolatu du Nafartarrak taldeak ostegun honetako, martxoaren 10eko hitzaldia.

Martxoak 10 osteguna
Ordua: 19:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "Ezin onarturik gabiltza besteen konkistan, genozidioan, kolonialismoaren negozioetan eta esklabotzan oinarritutako ekonomiatik zurrupatu duela euskal herritar askok. "Esploratzailez", "humanistaz", "aurkitzailez"... josita dauden inguruko kale, plaza, palazio eta bazterrak lekuko. Memoriaren eta egiaren etsai nagusiak ahaztura eta mitoak dira, eta horren azken adibidea Juan Sebastian Elkanoren mendeurrena dugu. Euskaldunon nazioarteko ikur bilakatu nahi dute bulkada eta diru publikoarekin; duela 500 urte bezala, orain ere, Mendebaldeko gizon zurien "balentriak" goraipatuz. Guk begirada eta diskurtso eurozentristari buelta eman nahi diegu".
Sarrera: doan.
Hizlaria: Axier Lopez, Elkanori Bira ekimeneko kidea.
Antolatzailea: Nafartarrak.