Koronabirusa

380,47tik 428,03ra igo da intzidentzia azken hiru egunotan

Noaua Aldizkaria 2022ko mar. 10a, 13:24

Gutxinaka berriz ere goranzko bidean doala dirudi, 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. Martxoaren 6tik 9ra, hiru eguneko tartean 380,47tik 428,03raino igo da.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak gaur, martxoaren 10ean eguneratu ditu koronabirusari lotutako kasu berrien eta intzidentziaren bilakaera datuak. Astelehen eta ostegunero kaleratzen ditu zenbakiok. Eta jada hirugarren aldiz, gorakada erregistratu da koronabirusaren intzidentzian. Otsailaren 27an 317,06koa zen intzidentzia, 364,62koa martxoaren 2an eta 380,47koa martxoaren 6an.

Azken hiru egunotan beste 6 covid19 kasu berri hauteman ditu Osasun Sailak Usurbilen. Hala, martxoko lehen bederatzi egunetan 20 covid19 kasu berri detektatu ditu Osasun Sailak Usurbilen. Aurreko hilabeteekin alderatuta, kopuru askoz baxuagoa. Urtarrila 681 kasurekin agurtu genuen. Otsailean 113 kasu izan genituen.


Kasu berriak
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 3.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.
Azaroak 7: 0.
Azaroak 8: 0.
Azaroak 9: 0.
Azaroak 10: 2.
Azaroak 11: 1.
Azaroak 12: 3.
Azaroak 13: 3.
Azaroak 14: 0.
Azaroak 15: 0.
Azaroak 16: 4.
Azaroak 17: 14.
Azaroak 18: 7.
Azaroak 19: 3.
Azaroak 20: 7.
Azaroak 21: 3.
Azaroak 22: 6.
Azaroak 23: 10.
Azaroak 24: 7.
Azaroak 25: 8.
Azaroak 26: 7.
Azaroak 27: 2.
Azaroak 28: 4.
Azaroak 29: 5.
Azaroak 30: 9.
Abenduak 1: 11.
Abenduak 2: 11.
Abenduak 3: 6.
Abenduak 4: 7.
Abenduak 5: 0.
Abenduak 6: 4.
Abenduak 7: 7.
Abenduak 8: 9.
Abenduak 9: 9.
Abenduak 10: 18.
Abenduak 11: 3.
Abenduak 12: 9.
Abenduak 13: 6.
Abenduak 14: 25.
Abenduak 15: 5.
Abenduak 16: 7.
Abenduak 17: 11.
Abenduak 18: 3.
Abenduak 19: 12.
Abenduak 20: 6.
Abenduak 21: 13.
Abenduak 22: 16.
Abenduak 23: 16.
Abenduak 24: 24.
Abenduak 25: 6.
Abenduak 26: 28.
Abenduak 27: 13.
Abenduak 28: 20.
Abenduak 29: 31.
Abenduak 30: 18.
Abenduak 31: 32.
Urtarrilak 1: 24.
Urtarrilak 2: 18.
Urtarrilak 3: 9.
Urtarrilak 4: 19.
Urtarrilak 5: 33.
Urtarrilak 6: 33.
Urtarrilak 7: 22.
Urtarrilak 8: 35.
Urtarrilak 9: 23.
Urtarrilak 10: 27.
Urtarrilak 11: 23.
Urtarrilak 12: 36.
Urtarrilak 13: 28.
Urtarrilak 14: 29.
Urtarrilak 15: 24.
Urtarrilak 16: 9.
Urtarrilak 17: 13.
Urtarrilak 18: 19.
Urtarrilak 19: 19.
Urtarrilak 20: 22.
Urtarrilak 21: 14.
Urtarrilak 22: 21.
Urtarrilak 23: 11.
Urtarrilak 24: 24.
Urtarrilak 25: 23.
Urtarrilak 26: 22.
Urtarrilak 27: 21.
Urtarrilak 28: 28.
Urtarrilak 29: 16.
Urtarrilak 30: 20.
Urtarrilak 31: 16.
Otsailak 1: 14.
Otsailak 2: 15.
Otsailak 3: 15.
Otsailak 4: 14.
Otsailak 5: 9.
Otsailak 6: 6.
Otsailak 7: 7.
Otsailak 8: 6.
Otsailak 9: 1.
Otsailak 10: 5.
Otsailak 11: 5.
Otsailak 12: 6.
Otsailak 13: 1.
Otsailak 14: 0.
Otsailak 15: 4.
Otsailak 16: 2.
Otsailak 17: 1.
Otsailak 18: 2.
Otsailak 19: 2.
Otsailak 20: 2.
Otsailak 21: 1.
Otsailak 22: 1.
Otsailak 23: 1.
Otsailak 24: 1.
Otsailak 25: 1.
Otsailak 26: 1.
Otsailak 27: 1.
Otsailak 28: 3.
Martxoak 1: 0.
Martxoak 2: 6.
Martxoak 3: 1.
Martxoak 4: 3.
Martxoak 5: 2.
Martxoak 6: 2.
Martxoak 7: 0.
Martxoak 8: 2.
Martxoak 9: 4.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.
Otsailak 2: 4232,72.
Otsailak 6: 3852,25.
Otsailak 9: 2980,34.
Otsailak 13: 1902,35.
Otsailak 16: 1284,08.
Otsailak 20: 697,53.
Otsailak 23: 523,15.
Otsailak 27: 317,06.
Martxoak 2: 364,62.
Martxoak 6: 380,47.
Martxoak 9: 428,03.

500etik beherako intzidentzia Buruntzaldean
Usurbilen bezala, intzidentziak zertxobait gorantz egin du baita Lasarte-Usurbil osasun eremuan; 387,35ekoa (315,90ean martxoaren 6an) da intzidentzia egun. Eremu gorrian da. Azken astean, 60 kasu berri antzeman dituzte zonalde honetan. Buruntzaldeko udalerriek ia denek 500etik beherako intzidentzia dute egun:
-Andoain: 420,34 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,21. Azken 7 egunetan 44 kasu). 
-Astigarraga: 644,29 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,43. Azken 7 egunetan 27 kasu). 
-Hernani: 482,01 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,87. Azken 7 egunetan 43 kasu). 
-Lasarte-Oria: 399,05 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,29. Azken 7 egunetan 47 kasu).
-Urnieta: 370,43 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,10. Azken 7 egunetan 12 kasu). 
-Usurbil: 428,03 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,17. Azken 7 egunetan 14 kasu).  

473,73ko intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorrian segitzen duen Gipuzkoan azken 24 orduotan 473,73an zen (433,61ean martxoaren 6an) 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. Azken 7 egunotan 1.999 kasu berri zenbatu dituzte (1.710 otsailaren 28tik martxoaren 6ra). Udalerri ia guztiak eremu gorrian ditu Gipuzkoak, 1 horian eta 11 berdean.

Azken 24 orduotan 898 kasu eta azken aste osoan 5.247 kasu (4.785 otsailaren 28tik martxoaren 6ra) detektatu dituzte EAE-n. Positibotasuna %14,4koa da (%12,8koa martxoaren 6an). 417,46tik 425,15era igo da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 35etik 30era murriztu da ZIU-n dauden herritarren kopurua, 155etik 138ra ospitaleratu kopurua. 

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.13koa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19