Musa ere batuko zaio datorren kirol hitzorduen asteburuari

Noaua Aldizkaria 2022ko martxoaren 11

Euskal Herriko Mus Txapelketako herri mailako kanporaketa saioa ospatuko da larunbat arratsaldean Aitzaga elkartean. Horrekin batera, gaurtik hasita, pilota, eskubaloi eta futbol partidak Usurbilen. Tartean, zubietarren Joko Garbi Txapelketako finala.

ASTEBURUKO KIROL AGENDA
Eskubaloian Oiardon
Martxoak 11, ostirala
17:00 Jubenil neskak: Usurbil K. E.-Aloña Mendi K.E.

Pilota Usurbilen
Martxoak 11, ostirala
18:40 Gipuzkoako errendimenduko eskuz binakako txapelketa:
Infantil 1. maila: Pagazpe-Ataun.

Joko Garbi Txapelketako finala
Larunbat arratsaldeko 18:00etan Oiartzunen jokatuko den finalerako sailkatu da Zubieta 3 taldea; Josu eta Joseba Aizpurua. Villabonako Behar Zana taldeko kideak izango dituzte aurkari. Gogoan izan, iragan asteburuan Pagazpe (Huizi-Urruzola) nagusitu zela Trinketeko Gipuzkoako Txapelketan, nagusien 2. mailan.

Futbola Haranen
Martxoak 12, larunbata
10:00 Eskola Kirola.
11:00 Infantil neskak:Udarregi Usurbil FT-Arrupe Chaminade CD B
12:15 Infantil mutilak: Udarregi Usurbil FT A-Anaitasuna CD A
15:30 Kadete neskak: Usurbil FT-Touring KE
17:45 Erregionalak:mUsurbil FT-Euskalduna SD

Mus txapelketa
Euskal Herriko txapelketako herri mailako kanporaketa jokatuko da larunbatean, martxoaren 12an, arratsaldeko 16:30etan hasita Aitzaga Elkartean. Ordu erdi lehenago zabalduko dute izen ematea. Emaitza onenak eskuratzen dituzten herri bakoitzeko bikoteak martxoaren 26 eta 27ko asteburuan egingo diren herrialde mailako finaletarako sailkatuko dira. Euskal Herri mailakoa aldiz, Baigorrin ospatuko da apirilaren 9an.