Lan uztea Igepak-en, lan hitzarmen duinaren alde

Noaua Aldizkaria 2022ko mar. 11a, 18:54

Lan hitzarmen duinaren alde lan uztea egin dute Igepak-eko langileek ostiral eguerdi honetan.

Zumartegi industrialdera gerturatu ahala ezohiko zarata ostiral eguerdi honetan. Eremu honen sarbidean, Igepak lantegi parean hain zuzen. Langileak lantegitik kanpo ikusi ditugu. Lan uztea egin dute. Eskaera argia; lan hitzarmen duina galdegiten dute. "Igepak-eko langileen batzarra, enpresa-itun duin bat sinatzea aldarrikatzeko".  

Negoziazioetan emandako urrats eskasengatik deitu dute gaurko mobilizazioa. Zaratatsua, ozen aldarrikatu dute ondoko bideoan ikusi eta entzun dezakezuen moduan, hitzarmen duina nahi dutela.