Plazaratzear du estreinako lana Neona Usurbilgo musika taldeak. Azken orduotan sare sozialen bidez iragarri dutenez, hilabete honetan bertan kaleratuko dute. "Adi egon, laster jakingo duzue kaleratze data", zehaztu dute taldetik.
Aurretik, hilabeteotan xehetasunak aurreratzen doaz. Urte hasieran esaterako, lan honetako abestietako bat "Non" ezagutarazi zuten (udazkenean bere bertsio akustikoa) eta azken orduotan, beste kantetako baten bideoklipa. "Nire geltokia" izena du. Andoaingo Garate estudioan "grabatua, nahastua eta masterizatua izan da", Kaki Arkarazoren eskutik. "Bideokliparen grabaketa eta edizioa Txaber Miravallasek egin du". Jada Neona taldeak Youtuben duen kanalean ikusi eta entzun dezakezue.
Neona musika taldea helbideotan jarrai dezakezue:
Instagram: @neona.band
Facebook: @neona.band
Spotify: Neona
Youtube: Neona