Usurbilgo arkitektura feministan eta Txirikorda proiektuan oinarritua, Uxue Alberdiren kontakizuna

Noaua Aldizkaria 2022ko mar. 11a, 10:01

“Usurbilgo hiria fabulatzen du” izeneko kontakizuna sortu du Uxue Alberdik, izenburuak dioen moduan udalerri honetan girotua.

 Martxoaren 9an aurkeztu zuen Sutegin, udal liburutegiak udal Berdintasun Sailarekin elkarlanean antolaturiko hitzorduan. Etorkizunean kokaturiko kontakizuna “Usurbilgo arkitektura feministaren proiektutik eta Txirikorda" belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioaren proiektutik abiatzen dela adierazi zuen. Aginaga eta inguruotan 2017an grabaturiko “Oreina” filma izan zuen inspirazio iturri. “Bi arkitektu dira 85 urte inguruan dabiltzanak eta garai batean Madrilen fakultateko talde feministan elkar ezagututakoak. Fabula hemendik 50 bat urtera kokatzen da, beraz 50 urte atzera parte hartu zuten herri horretako eraldatze feministan. Pertsonaia nagusiaren, Luzen semeak alde egin zuela herritik, Luzen utopia ez zelako jasangarria haren semearentzat eta beste batzuentzat". Lana liburutegian nahiz zirriborroaketagero.net atarian eskura dezakezue.

Emakume sortzaileen zikloa
Martxoaren 8an iaz sortze lanen bat  plazaratu zuten 83 euskal emakumeren zerrenda bat plazaratu zuten. Uxue Alberdik iragan astean Sutegin aurkezturiko kontakizunaren ondotik, zerrenda horretako herriko bi sortzaile gonbidatu ditu Udalak Sutegi liburutegira.

Martxoak 29, asteartea
18:00
Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa 6-8 urte arteko haurrentzat.

Martxoak 30, asteazkena
18:00
Irakurketa-kontaketa txokoa Yolanda Arrietarekin 4-5 urteko haurrentzat.
"Irakurketa kontaketa haurrentzat eta euren guraso, tutore eta laguntzaileentzat Yolanda Arrietaren eskutik. Letrak letrekin, hitzak hitzekin, esaldiak esaldiekin...kontu-kontari elkarrekin!".


Antolatzailea: Usurbilgo Udala.