Oiardo Kiroldegiko igerileku txikia egunotan itxita egongo da, azken hiru egunotan zehazkiago esanda, martxoaren 8az geroztik. Egun horretako ur analisian bakteria bat agertu zen. "Analisien emaitzen berri izan eta berehala egin du kontsulta Kiroldegiak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin, eta haien esanetan, ez da kezkatzeko moduko agerraldi bat, kopuru oso txikian agertu baita. Dena den, ezinbestekoa da bakteria hori guztiz ezabatzea, eta, beraz, hori hala izan arte itxita izango da igerileku txikia", Usurbilgo Udaletik ohartarazia zutenez.
Bestela esanda, "tratamendua aplikatu, ura aztertu, eta parametro guztiak egon behar duten mailan daudenean zabalduko dute berriz" igerileku txikia. Ordutik bakteria hau tratatzeko lanetan jardun dute egunotan. Azken orduotan Udalak jakinarazi duenez, "tratamendua aplikatuta, parametro guztiak beren onera itzuli dira". Eta aipatu moduan, zabalik da berriz Oiardo Kiroldegiko igerileku txikia.