"Niretzako gu herri batekoak gara, ezta? Bai ala ez? Beti pentsatzen dut ni ez naizela bi amen semea, batena naizela. Eta niri espainola eta euskalduna esatea, hori ez dut entenditzen, ez dut entenditzen. Batzuk ontzat hartuko dute eta eta ontzat emango dute, eta hori errespetatu beharra dago. Baina nire talentu motza ez da horraino ailegatzen. Nik pentsatzen dut ama baten semea naizela eta kito. Eta ama hori badakigu zein den, ezta? Ama horretarako hizkuntza bat, eta hizkuntza horretarako ama bat, herri bat. Eta hori da, horixe da dena.
"Zorionez eta zoritxarrez, ni euskalduna naiz"
Hortik ateratzen bagara nora goaz ba? Niri nazionalista edo horrelakoak... Ni euskalduna naiz eta kito. Euskalduna eta euskotarra, eta kito. Hor bukatzen da. Euskalduna eta euskotarra. Hortik aurrera zer? Nola esango dut ba espainola naizela? Edo frantsesa naizela edo alemana naizela? Ez. Ni euskalduna naiz. Zorionez eta zoritxarrez, baina ni euskalduna naiz.
Jexux Mari Errekondo Aizpurua martxoaren 9an zendu zen, 92 urterekin. Herri dinamika ugariren sustatzaile izan zen eta bolada batean zinegotzi lanetan aritu zen udaletxean.