"Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta" Joan Mari Torrealdairen azken liburua aurkeztu dute

Erredakzioa 2022ko mar. 12a, 13:22

Joan Mari Torrealdaik hil aurretik ia amaituta utzi zuen "Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta" liburua aurkeztu berri dute Sutegin. Agurtzane Solaberrieta alkateak, Egunkariaren azken alea oparitu die Torrealdairen senitartekoei. 

Liburuaren aurkezpena egiteaz Joanmari Larrarte arduratu da, Torrealdaik ia amaituta utzitako liburua amaitu eta argitaratzeaz arduratu den urte luzeetako lankide eta laguna. Liburuaren nondik norakoak, garaiko egoera politiko-soziala eta testuinguru orokorra azaldu ditu Larrartek eta liburuan pasarteetan kontatzen diren gertaerak. Amaieran, solasaldia egin dute garaiko oroitzapenak biltzeko.