Goizean, Gazte lokala inauguratu zuten eta bileratxo bat egin zuten inaugurazio egunean bertan. Arratsaldean, indar gehiago hartu zuen egun berezi honek eta poteoan aritu ziren herriko hainbat eta hainbat gazte tabernaz taberna. Ondoren, 21:30etatik aurrera, afari bikaina erdietsi zuten Askatasuna Plazan musika giro bikainarekin. Inoizko gazte gehien bildu ziren afari hartan. Amaitzeko, kontzertuak izan dira gauean eta DJ-a ere bai goizaldera arte.