Koronabirusa

Goranzko bidean segitzen du intzidentziak, 428,03tik 539ra igo da azken lau egunotan

Noaua Aldizkaria 2022ko mar. 14a, 12:31

Otsaila amaieratik mantso bada ere, etenik gabe gorantz doa berriz 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. 317,06koa zen otsailaren 27an; bi aste beranduago, 539raino igo da azken 24 orduotan.

Etenik gabe gorantz egin du 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentziak azken bi asteotan. Errepara diezaiogun, astehenero eta ostegunero Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak argitaratu ohi dituen datuei. Otsailaren 27an 317,06koa zen intzidentzia, 364,62koa martxoaren 2an, 380,47koa martxoaren 6an, 428,03koa hilaren 9an eta 539koa azken 24 orduotan.

Bilakaera hau, eguneroko kasuen kopuruan ere islatzen da. Igoera txiki bat izan da azken aldian; otsaileko bigarren hamabostaldian eguneko kasu bat edo bi izan ditugu. Martxoko lehen hamabostaldi honetan aldiz, ia egunero 2-4 kasu artean. 

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak datu epidemiologikoak eguneratu zituen azken alditik, martxoaren 10etik 4 egun igaro dira. Azken lau egunotan beste 11 covid19 kasu berri hauteman ditu Usurbilen. Beraz, martxoko lehen hamahiru egunetan 31 covid19 kasu berri detektatu ditu Osasun Sailak udalerri honetan. Aurreko hilabeteekin alderatuta, kopuru askoz baxuagoa. Urtarrila 681 kasurekin agurtu genuen. Otsailean 113 kasu izan genituen.


Kasu berriak
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 3.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.
Azaroak 7: 0.
Azaroak 8: 0.
Azaroak 9: 0.
Azaroak 10: 2.
Azaroak 11: 1.
Azaroak 12: 3.
Azaroak 13: 3.
Azaroak 14: 0.
Azaroak 15: 0.
Azaroak 16: 4.
Azaroak 17: 14.
Azaroak 18: 7.
Azaroak 19: 3.
Azaroak 20: 7.
Azaroak 21: 3.
Azaroak 22: 6.
Azaroak 23: 10.
Azaroak 24: 7.
Azaroak 25: 8.
Azaroak 26: 7.
Azaroak 27: 2.
Azaroak 28: 4.
Azaroak 29: 5.
Azaroak 30: 9.
Abenduak 1: 11.
Abenduak 2: 11.
Abenduak 3: 6.
Abenduak 4: 7.
Abenduak 5: 0.
Abenduak 6: 4.
Abenduak 7: 7.
Abenduak 8: 9.
Abenduak 9: 9.
Abenduak 10: 18.
Abenduak 11: 3.
Abenduak 12: 9.
Abenduak 13: 6.
Abenduak 14: 25.
Abenduak 15: 5.
Abenduak 16: 7.
Abenduak 17: 11.
Abenduak 18: 3.
Abenduak 19: 12.
Abenduak 20: 6.
Abenduak 21: 13.
Abenduak 22: 16.
Abenduak 23: 16.
Abenduak 24: 24.
Abenduak 25: 6.
Abenduak 26: 28.
Abenduak 27: 13.
Abenduak 28: 20.
Abenduak 29: 31.
Abenduak 30: 18.
Abenduak 31: 32.
Urtarrilak 1: 24.
Urtarrilak 2: 18.
Urtarrilak 3: 9.
Urtarrilak 4: 19.
Urtarrilak 5: 33.
Urtarrilak 6: 33.
Urtarrilak 7: 22.
Urtarrilak 8: 35.
Urtarrilak 9: 23.
Urtarrilak 10: 27.
Urtarrilak 11: 23.
Urtarrilak 12: 36.
Urtarrilak 13: 28.
Urtarrilak 14: 29.
Urtarrilak 15: 24.
Urtarrilak 16: 9.
Urtarrilak 17: 13.
Urtarrilak 18: 19.
Urtarrilak 19: 19.
Urtarrilak 20: 22.
Urtarrilak 21: 14.
Urtarrilak 22: 21.
Urtarrilak 23: 11.
Urtarrilak 24: 24.
Urtarrilak 25: 23.
Urtarrilak 26: 22.
Urtarrilak 27: 21.
Urtarrilak 28: 28.
Urtarrilak 29: 16.
Urtarrilak 30: 20.
Urtarrilak 31: 16.
Otsailak 1: 14.
Otsailak 2: 15.
Otsailak 3: 15.
Otsailak 4: 14.
Otsailak 5: 9.
Otsailak 6: 6.
Otsailak 7: 7.
Otsailak 8: 6.
Otsailak 9: 1.
Otsailak 10: 5.
Otsailak 11: 5.
Otsailak 12: 6.
Otsailak 13: 1.
Otsailak 14: 0.
Otsailak 15: 4.
Otsailak 16: 2.
Otsailak 17: 1.
Otsailak 18: 2.
Otsailak 19: 2.
Otsailak 20: 2.
Otsailak 21: 1.
Otsailak 22: 1.
Otsailak 23: 1.
Otsailak 24: 1.
Otsailak 25: 1.
Otsailak 26: 1.
Otsailak 27: 1.
Otsailak 28: 3.
Martxoak 1: 0.
Martxoak 2: 6.
Martxoak 3: 1.
Martxoak 4: 3.
Martxoak 5: 2.
Martxoak 6: 2.
Martxoak 7: 0.
Martxoak 8: 2.
Martxoak 9: 4.
Martxoak 10: 4.
Martxoak 11: 3.
Martxoak 12: 0.
Martxoak 13: 4.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.
Otsailak 2: 4232,72.
Otsailak 6: 3852,25.
Otsailak 9: 2980,34.
Otsailak 13: 1902,35.
Otsailak 16: 1284,08.
Otsailak 20: 697,53.
Otsailak 23: 523,15.
Otsailak 27: 317,06.
Martxoak 2: 364,62.
Martxoak 6: 380,47.
Martxoak 9: 428,03.
Martxoak 13: 539,00.

500eko intzidentziaren bueltan berriz Buruntzaldean
Usurbilen bezala, intzidentziak zertxobait gorantz egin du baita Lasarte-Usurbil osasun eremuan; 424,96koa (387,35ean martxoaren 9an) da intzidentzia egun. Eremu gorrian da. Azken astean, 69 kasu berri antzeman dituzte zonalde honetan. Buruntzaldeko udalerriak ere 500en bueltako intzidentzia dute berriz:
-Andoain: 513,74 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,40. Azken 7 egunetan 46 kasu). 
-Astigarraga: 674,26 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,45. Azken 7 egunetan 25 kasu). 
-Hernani: 482,01 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,92. Azken 7 egunetan 48 kasu). 
-Lasarte-Oria: 420,06 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,33. Azken 7 egunetan 52 kasu).
-Urnieta: 450,96 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,40. Azken 7 egunetan 17 kasu). 
-Usurbil: 539,00 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,42. Azken 7 egunetan 17 kasu).  

518,14ko intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorrian segitzen duen Gipuzkoan azken 24 orduotan 518,14an zen (473,73an martxoaren 9an) 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. Azken 7 egunotan 2.203 kasu berri zenbatu dituzte (1.999 martxoaren 2tik martxoaren 9ra). Udalerri ia guztiak eremu gorrian ditu Gipuzkoak, 2 laranjan, 4 horian eta 9 berdean.

Azken 24 orduotan 428 kasu eta azken aste osoan 5.197 kasu (5.247 martxoaren 2tik 9ra) detektatu dituzte EAE-n. Positibotasuna %14,1ekoa da (%14,4koa martxoaren 9an). 425,15etik 453,79ra igo da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 30etik 26ra murriztu da ZIU-n dauden herritarren kopurua, 138etik 176ra igo da berriz ospitaleratu kopurua. 

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.01ekoa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19